Osasunari buruzko ikastaroak, Jabekuntza eskolaren berritasuna
Egilea: Imanol Landa. 2009/09/11. Ordua: 10:32 AM.Eskolaren helburua da emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzea, historian baztertuta eduki dituzten politika publikoetan eragina eduki dezaten. Horretarako Eskolak partaidetza politikoa eta soziala lerroa berriro eskainiko du, iazko ikasturtean izan ziren lau heziketa ildoak mantenduko ditu eta gainera osasunari buruzko berria martxan jarriko du. “Gai honekin emakumeen bizitza-kalitatea hobetzea lortu nahi dugu gure gorputzei buruzko informazioa, ezagutza eta hausnarketa egitea ahalbideratuz, ondoren gure osasunari dagozkion gaiak guk geuk erabaki ahal izateko” azaldu du gaur ikasturtearen aurkezpenean Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotzi arduradunak. Gai honi buruzko hiru tituluak Sexualitatea lehen pertsonan, Emakume nagusien sexualitatea eta Zoru pelbikoa laguntzea dira.
Komunikazio lerroan, berritasun bezala, Kazetarion Berdinsareako kazetariek hedabideen jokabideak aztertuko dituzte, euskaraz eta gazteleraz eta Jende aurrean hitz egiteko teknikak euskaraz errepikatuko da.
Munduko emakumeekin elkartasuna eta trukeari buruzko atalak lehehengoz emakume etorkin eta bertokoen arteko topagunea izango da (otsaila eta maiatzaren arteko hileko azken ostegunetan) eta horretarako ez da izenik eman behar. “Herrialde desberdinetako emakumeak bilduko dira inmigrazioari buruzko genero ikuspegiak agertzeko eta protagonisten bidez migrazio prozesuak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu” adierazi du Berdintasuneko zinegotziak.
Bestalde, Munduko emakumeen literatura eta komikiari buruzko tailerrak mantenduko ditu eta mutilazio genital femeninoei buruzko saioa eskainiko du Adriana Kaplan antropologoak. Ganbiako emakueekin egindako azterlanaren ondorioak azalduko ditu.
Emakumeen Nortasuna eta subjetibotasuna lerroak honako hiru ikastaro berri eskainiko ditu: Nire gorputzaren bila, Genero identitate garaikideen eraikuntza eta Beti atzetik ditudan mamu femeninoak eta aurretik egindako tailerra izango da berriro, hau da Emakumeok eta mamuak.
Azkenik, femninismoari buruzko atalak aurreko urteotan burututako Autodefentsa tailerraz gain, beste bi ikastaro berri eskainiko ditu, Irakurketa feminista literaturan euskaraz eta arte eta kritika feministari buruzkoa.
Izen-ematea
Aurrez izena emateko epea irailaren 14tik 21era izango da Udaletxeko, Andra Mariko eta Romoko Hirritaren Arretarako Bulegoetan, Hirritaren Arretarako Gunean eta www.getxo.net web gunean eta plazen zozketa irailaren 22an izango da. Onartutako zerrendak irailaren 25ean emango dira ezagutzera eta matrikula egiteko epea irailaren 28tik urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Ikastaroen prezioa 5 eta 15 euroen artekoa izango da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.net posta elektronikoan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta EHUk aukera libreko kreditoak emango dizkiete ikastaroetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei.
Labels: berdintasuna, blogetxo, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, Getxo, getxoblog












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Osasunari buruzko ikastaroak, Jabekuntza eskolaren berritasuna”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link