Gaur GETXOLAN marka berria aurkeztu dugu, hemendik aurrera Udalak Ekonomia Sustapeneko alorrean eskaintzen dituen izen eta zerbitzuak batzen dituena. Hartara, aurrerantzean Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintza GETXOLAN deituko da.
Getxoko Udalak, pertsona eta enpresei enplegu eta ekonomi sustapeneko zerbitzuak eskaintzen dizkieten eragileak anitzak direla ohartuta, eta dauden baliabideak eskuratzea errazagoa egin aldera, GETXOLAN marka berria sortu du.
Ekimen honen helburua zerbitzu hauek bultzatu eta herritarren eskura ipintzea da, bereziki ekonomiak beheraldia bizi duen honetan. Herritarrengana hurbildu nahi dugu “leihatila bakarra” delakoaren bitartez, eta udalerrian ekonomi sustapen eta enpleguaren esparruan erreferente izatea nahi dugu ere. Hitz batean esanda, izen propioa sortu dugu, grafismo bereziarekin, eta berariazko eta egungoarekin bat ez datorren funtsarekin, zerbitzuaren publiko objektiboak-bezeroek erraz identifika dezaten.
GETXOLANen diseinuak eta grafismoak Udalaren beraren nortasun korporatiboaren ildoa segitzen dute.
10 urtetik gorako ibilbidea: 13.000 lagun eta 6.500 enpresa artatuak
Enplegu eta Ekonomiaren Garapenerako Laguntza Bulegoak hamar urtetik gora daramatza pertsona langabetuei, ekintzailei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen; denbora guzti horretan enpleguaren eta ekonomi sustapenaren erreferente bihurtu da udalerrian.
Jaio zenetik gaur arte, bulego honetan 13.000 lagunetik gora artatu dituzte, 6.500 enpresari zerbitzuak eskaini zaizkie, 242 enpresa berri sortzen lagundu dute, 1.821 pertsonek lana topatu dute eta 1.200 lagun baino gehiago trebatu dituzte Udalak antolatutako ikastaroetan.
Horretarako, ezinbestekoa izan da Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harreman estua edukitzea eta eskualde edo INEM eta EBk diruz lagundutako ekimenetan parte hartzea.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: behargintza, blogetxo, Getxo, getxoblog, getxolan












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxolan”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link