Getxoko XXIII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia
Egilea: Imanol Landa. 2009/09/10. Ordua: 11:42 AM.
Irailaren 11tik 13raKontzertu guztiak Areetako Geltokiko Plazan
20.00 h.
Sarrera dohainik
Irailaren 11tik 13ra, Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko du, gure herrian harrerarik onenetakoa duten generoetako batekin, itsas tradizio handia dugu eta. Horrela, hiru egunez jendeak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon, estilo ugaritako artista eta taldeek emango dituztenak.
Jaialdiaren hogeita hirugarren edizioan , Portugaleteko Santa Maria abesbatza izango da jaialdia inauguratzeko arduraduna, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsiz. Abesten dituzten kantuen artean betiko abestiak, kantu berriak eta antzinakoen moldaketa berriak daude.
Bigarren egunean Mediterraneoko habaneraren txanda izango da, Bergantí talde katalanaren eskutik. Eskarmentu handiko laukote hori 1982an hasi zen kantuan. Gaur arte egin duten bide luze eta oparo honetan, gure mugen barruan eta kanpoan jardun dute, habaneren doinuak eta beste genero batzuetako abestiak 1.300 saio baino gehiagotan zabalduz.
Amaitzeko, jaialdia hilaren 13an, igandean, bukatuko da, Kubako Grupo Caracol taldearen emanaldiarekin. Oso abesti ezberdinak kantatuko dituzte: betiko habaneretatik hasita eta taldeko kidek eginiko konposizioetaraino.
Ohi den legez, Areetako Geltokiko Plazako karpan antolatu da ekitaldia. Horrela, eguraldi txarra izan arren kontzertuak ongi egingo direla ziurtatuko dugu. Emanaldi guztiak dohainik izango dira.
Gainera, aurten, jendeak Itsasoko Azoka bisitatu ahal izango du jaialdiaren esparru berean. Bertan, bisitariek gastronomiako produktuak eta itsasoarekin zerikusia duten artikuluak erosi ahal izango dituzte. Era berean, "Getxo eta itsasoa" argazki erakusketa izango dugu. Bertan, itsasoaren munduarekin zerikusia duten argazkiak erakutsiko ditugu.
Getxoko XXIII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia egitaraua
Labels: blogetxo, Getxo, getxoblog, habanera jaialdia, itsas-abesti












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoko XXIII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link