Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Folk Getxo BBK jaialdia

Irailaren 3tik 6ra
Mende laurdeneko jarduera ospatuko du aurten Folk Getxo BBK jaialdiak. 25 urte horietan hainbat kulturako erritmoak ekarri dizkigu etengabe eta hainbat herri eta kulturak ezagutzeko aukera eman digu. Halaber, kulturen aniztasuna, elkartasuna eta beste balio batzuk hedatu ditu. Parte hartzea bultzatzen du jaialdiak eta, bertan ez dago adin-mugarik eta, hori dela eta publiko guztietarako saio eta ekimen ugari daude.
Aurten, saio nagusietan maila handiko talde eta artistak jardungo dira: Pablo Milanés, La Bottine Souriante, Orchestre National de Barbès eta zenbait euskal talde eta artista. Azken horiek omenaldia egingo diote jaialdiari saio berezi batean, Euskal Musika: 25 urte lelopean
Halaber, ez dira faltako arratsaldeko eta Munduko Terrazako saioak, gune solidarioa (bertan Munduko Azoka eta Bidezko Azoka egongo dira, besteak beste), Gune Interkulturala edota kale-banden desfileak.
Azken batean, lau eguneko tartean Getxo musika eta kultura anitzen festa handia izango da, eta bertan hainbat elkartek, GKEk, taldek eta erakundek hartuko dute parte. Horien laguntza eta esfortzurik izan ezean, ekitaldi hau ez litzateke posible izango.

Edizio honetan eta bere historiako hogeita bost urtetan lehenengo aldiz, Folk Getxo BBK 2009ko Kontzertu Nagusiak ordainduta izango dira. Sarrerak, jada, salgai daude BBKko Multizerbitzu kutxazainetan, 944 310 310 (BBK) eta 94 491 40 80 (Kultur Etxea) telefonoetan, Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, A-8), www.bbk.es helbidean eta lotura honetan.

Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels: , , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Folk Getxo BBK jaialdia”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua