Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ereagako eta Arrigunagako hondartzek ISO ziurtagirua lortu dute



Ereagako eta Arrigunagako hondartzek Kalitatezko ISO 9001:2008 eta ingurumen-kudeaketako ISO 14001:2004 ziurtagiriak erdietsi dituzte. Biek ala biek hala egiaztatzen duten bandera jarri dute gaurtik aurrera, eta Getxoko alkate Imanol Landak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari Maria Uribek aurkeztu dute. Ereaga eta Arrigunaga aisialdi-gunerako hiritarrek asko erabiltzen duten lekuak dira, uda aldean, batez ere; hondartza horiek kudeatzea lan konplexua da eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean koordinatuta dago. Ziurtagiri hori lortutako bi hondatza horiekin, Getxo ziurtagiri hori eskuratu duten Bizkaiko beste 11 hondartzari gehitu zaie, hura lehenago lortu zuten 11 hondartzari, hain zuzen; hala, Kudeaketa Sistema Integratua (KSI) izena duena osatu dute

Sari horiek direla-eta, Getxoko Udalak hondartzekin lotutako zerbitzu guztiak behar bezala kudeatzeko etengabeko konpromisoa hartu beharra du: batetik, erabiltzaileen kopurua eta ingurumenarekiko errespetua bateragarriak izateko ardura izatea; bigarrenik, dibulgaziozko kanpainak erabiliz ingurunearen ezagutza sustatzea; hirugarrenik, kanpaina horien arrazoizko iradokizunei erantzutea; laugarrenik, langileak trebatzea KSIn parte hartze handiagoa izan dezaten; bosgarrenik, hondartzak era guztietako taldeek erabili ahal izatea (ezintasunak dituzten pertsonez, batez ere); seigarrenik, hondartzen erabilerarekin lotutako legeria betetzea eta betearaztea, eta azkenik, kalitatean nahiz ingurumenaren babesean etengabeko hobekuntza ezartzea.

Hondartza horiek honako helburu hauek bilatzen dituzte: hondartzak erabili ahal izatea erabiltzaileen segurtasuna, higienea eta osasuna bermatuko duten higiene- eta osasun-baldintzetan, zerbitzuak eskuragarria izatea… Horrekin batera, ekosistema horietan egiten diren ekintzen eragina ahalik eta txikiena izatea, ingurumenaren etengabeko hobekuntza zaintzeko.

Bikaintasuna kudeaketan

Beste bi ziurtagiri horiek kokatzen ditut Getxoko Udalak azken urteotan kalitatearen alde egin duen apustuaren barnean; hala, bere kudeaketagatik zilarrezko “Q” saria lortu duen Euskadiko herri bakarra da. Udalak, halaber, kalitatezko "Q" saria ere lortu du Turismo Bulegoan, bai eta onarpena ere Hiritarren Arretarako Bulegoen, Diruzaintzaren eta Udaltzaingoaren moduko departamenduen kudeaketan; horrekin batera, udaleko beste alor batzuetan ISO ziurtagiriak lortzeko lanean dihardu.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 3 “Ereagako eta Arrigunagako hondartzek ISO ziurtagirua lortu dute”

  1. # Anonymous arantzatxu

    Gaur -udan zehar egun dudan moduan- Arrigunagara joan naiz, eta inoiz baino zikinagoa zegoen. Jakin badakit ez dela udalaren ardura, bertara joaren direnena baizik, baina tamalgarria zen hondartzaren egoera: latak, poltsak, yogurren poteak nonahi... Pena da. Zergatik ez hasi izunak jartzen hondartza zizikintzen dutenei? Nik txakurtxo bat dut, hondartzara joatea debekaturik duena, baina Arrigunagara doazen "koreano" asko baino garbiagoa dena, ziur.  

  2. # Blogger Imanol Landa

    Arantzazurentzako: isunak? irtenbide errezena dudarik gabe, baina horrelako arazo guztiei horrelako erantzuna emango bagenieke, udaltzaingoaren baliabide pertsonalak bikoiztu beharko genituzke. Nire ustez hezkuntza eta elkarbizitzarekin lotuta dagoen gaia da, beraz hortan jarri behar ditugu gure ahaleginak, batez be gurasoak garenok. Bestaldetik, zure komentarioan komatsu artean jartzen duzun hitza nire gustokoa ez dela adierazi behar dizut. Gure herrian aspaldidanik gaindituta daukagun egoeraren adierazpena dela uste bait dut. Errespetua eskatzeko denok elkarren artean errespetatu behar dugu.  

  3. # Blogger arantzatxu

    Arrazoia duzu. Halako hitzak ez genituzke erabili behar, baina haserregia nengoen Arrigunagako zikinkeria ikusita. Gehiegikeria zen. Eta, igual kasualitatea zen, baina zikinenak ez ziren herritarrak... Barkamena, norbaitek mina hartu badu. Dena den, Getxoko biztenleok pena handiz ikusten dugu nola degradatzen ari den Arrigunaga. Betiko erabiltzaileok mimo handiz zaindu dugu beti hondartza, eta azken urtoetan ikusten ari gara erabiltzaile batzuk ez direla horretan inplikatzen. Ni beste herri bateko hondartzara noanean (bai Euskal Herrian zein atzerrian) nirea balitz bezala zaintzen dut...
    Dena den, esandakoa, sentitzen dut haserreak bultzatuta, erabilitako hitza erabili izana (Saiatu naiz zuzentzen, baina ezinezkoa da behin bidali eta gero: espero dut hitz hauekin konpontzea).  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua