Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Udaleko Uren Zerbitzuak ur-horniketa itxi egin behar izan zuen pasa den asteartean, hilaren 18an, goizean zenbait orduz Algortako auzoan, dakizuenez, ur-horniketaren sarean ustekabean gertatutako matxuragatik. Horren ondorioz ia auzo osoa geratu zen ur barik eta auzotarrak, tabernak eta jatetxeak eta, oro har, saltokiak, besteak beste, kalteak jasan zituzten.

Matxura pasa den astelehen arratsaldean gertatu zen telefonia enpresa batentzako zenbait lan egiten ari zen hondeamakinak Sarrikobaso eta Piñaga kale artean dagoen sareko tutu bat zulatu zuenean. Hasiera batean matxurak ez zuen hain handia zenik ematen baina orduak joan orduak etorri zulaketak eragindako ur-ihesa gero eta handiagoa zenez, Uren Zerbitzuak sareko balbulak itxi eta ur-hornidura eten egin behar izan zuen asteartean, goizeko lehen orduan eta zenbait orduz auzo osoan, problema, larriagoa egin aurretik, berme osoz konpondu ahal izateko.

Arazoa behin betiko konpondu zuten Ur Zerbitzuko beharginek eguerdi aldera, eta ondoren apurka-apurka zabaldu zituzten balbulak –modu horretan egin ezean uraren indarrak beste zuloren bat egin zitekeelako-. Hartara, zerbitzua 14:30etik aurrera hasi ziren berriro ematen apurka-apurka.

Horregatik guztiagatik, Udalak barkamenak eskatzen dizkizue ezustean sortutako egoera honengaitik, udal arduradun, teknikari eta beharginak arazoa ahalik eta lasterren konpontzeko ahalegin osoa egin zuten arren. Halaber, jakin ezazue damu dugula matxura honek zure establezimenduan kalte eta arazoak eragitea.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Barkamenak Algortan ur-horniketarako sarean asteartean izandako matxurak eragindako kalteengaitik”

  1. # Anonymous Anonymous

    Imanol preziatua,

    Zure mezuko pare bat kontu zuzenduta bidaltzen dizkizut, bizkaiera eta batua nahastea akats handia ez den arren, ergatiboak zuzen erabiltzea eska dakizukeen mailan dagoelakoan.

    Ondo izan



    Barkamenak Algortan ur-horniketarako sarean asteartean izandako matxurak eragindako kalteengaitik

    (kalteengaitik bizkaiera da, kalteengatik batua)

    Getxoko Udaleko Uren Zerbitzuak ur-horniketa itxi egin behar izan zuen pasa den asteartean, hilaren 18an, goizean zenbait orduz Algortako auzoan, dakizuenez, ur-horniketaren sarean ustekabean gertatutako matxuragatik. Horren ondorioz ia auzo osoa geratu zen ur barik eta auzotarrEEEEEk, tabernEEEEEEEEEEk eta jatetxeEEEEEEEEEk eta, oro har, saltokiEEEEEk, besteak beste (zer gelditzen da aipatu gabe auzotarra, taberna, jatetxea edo saltokia ez dena?????), kalteak jasan zituzten.

    Matxura pasa den astelehen arratsaldean gertatu zen telefonia enpresa batentzako zenbait lan egiten ari zen hondeamakinak Sarrikobaso eta Piñaga kale artean dagoen sareko tutu bat zulatu zuenean. Hasiera batean matxurak ez zuen hain handia zenik ematen baina orduak joan orduak etorri zulaketak eragindako ur-ihesa gero eta handiagoa zenez, Uren Zerbitzuak sareko balbulak itxi eta ur-hornidura eten egin behar izan zuen asteartean, goizeko lehen orduan eta zenbait orduz auzo osoan, problema, larriagoa egin aurretik, berme osoz konpondu ahal izateko.

    Arazoa behin betiko konpondu zuten Ur Zerbitzuko beharginek eguerdi aldera, eta ondoren apurka-apurka zabaldu zituzten balbulak –modu horretan egin ezean uraren indarrak beste zuloren bat egin zEZAkeelako-. Hartara, zerbitzua 14:30etik aurrera hasi ziren berriro ematen apurka-apurka.

    Horregatik guztiagatik, Udalak barkamenak eskatzen dizkizue ezustean sortutako egoera honengatik, udal arduradun, teknikari eta beharginEEEEEk arazoa ahalik eta lasterren konpontzeko ahalegin osoa egin zuten arren. Halaber, jakin ezazue damu dugula matxura honek zure (ZUEN???) establezimendu(ET)an kalte eta arazoak eragitea.  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua