Uztailaren 31 dator laster, san Inazio, Getxon esangura berezia duen jaia. Eta san Inaziorekin batera, lasterketa, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, Getxok txirrindularitzarik onenarekin eta txirrindularirik onenekin daukan hitzordua klasiko eta tradizionala. Adituek esaten dute lasterketari intuitiboentzako lasterketa dela, momentuen ehiztarientzat diseinatutako trazatua duen. Itsas mailan gozatzen duten txirrindularientzako zirkuitua, abenturazale eta abiaduralarientzat, Bizkaiko geografiaren logikaren aurka eremu lauan zehar doan klasikoa. Honetan, baina, Txomintxuren 400 metroek ehunka eraso ikusi dituzte.
185,35 km. ko ibilbidearekin, 16,85 km.ko 11 bukletan banatuta, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, nahitaezkoa erreferentea da txirrindularitzaren zaleentzat eta kirol honen inguruan gure errepideen ertzetan bizi den belaunaldi arteko jaiaz gozatu nahi duen guztientzat.
Horren guztiaren "errudun" dira Punta Galea Txirrindularitza elkarteko kide guztiak, urte urte bulegoetan mendate biziki zail eta pikoak gainditzen dituztenak. Beren ahalegin eta dedikazioaren sari bakarra da suge koloretsua gure kaleetan barrena lerratzen ikusten dutela urtero.
Haientzat bereziki urte zail honetan, eta hauekin batera, txirrindularitzaren urteko gure jaia posible egiten duten erakunde guztientzat, gure esker on eta zintzoena bere lanaren emaitzaz gozatzen dugun getxoztar guztion izenen.

Informazio gehiago: Punta Galea Tx E
Labels: 8. Ricardo Otxoa Memoriala, blogetxo, getxoblog, Getxoko Zirkuitua, kirola, txirrindularitza












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “64. Getxoko Zirkuitua”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link