Udalak langileen ordutegiaren malgutasunerako bi aukera onartu ditu, bizitza familiarra eta lanekoa adiskidetzea hobetzeko
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/07. Ordua: 7:01 PM.
Orain dela gutxi sinatu dudan dekretuaren bidez, langileak sartzeko eta ateratzeko ordutegiaren malgutasunerako bi aukera onartu ditu Udalak, bizitza familiarra eta lanekoa adiskidetzea hobetzeko helburuarekin, modu horretan Udaleko langileek dagoeneko xede horretarako dituzten neurriak osatuta.
Horrela, Herri Administrazioak jendeari kasu egiteko ordutegia duen bermatzeko betebeharra, egoera horretan dauden langileen beharra eta eraginda egon litezkeen lankideen lana bateragarri egin ahal izateko, hemendik aurrera adin txikikoak, ezindu fisikoak edo psikikoak zaintzeagatik lizentzia eska dezaketen langileek ordutegi alternatiboa ere eskatu ahal izango dute.
Egun indarrean dagoen lanaldiaren ordu-malgutasuna 7:15etik 8:30ak arte da. Alternatiba biak 7:45etik 9:00ak artekoa eta 8:15etik 9:30ak artekoa izango dira.
Langileek edozein ordutegi hautatu ahal izango dute, 10 eguneko aurretiaz eskatu ezkero, eta gutxienez 15 egun naturaletarako. Malgutasuneko ordutegi alternatiboak urte natural horretan zehar berriro eskatu ahal izango da, aipatutako epeak errespetatuz eta Sailaren arduradunaren baimena eduki behar du, publikoa artatzeko eduki dezakeen eragina eta sailaren helburua aztertu ondoren. “Neurri mota hauekin gure helburua langileen baldintzak hobetzea da, bizitza familiarra eta lanekoa benetan adiskidetzea lortu ahal izateko, baina beti getxotarrei zerbitzu publiko hoberenea eskaintzeko dugun erantzunkizunarekin oreka bilatuz.” azaldu du Kepa Miñambresek, zinegotzi arduraduna.
Ea lantegi pribatuetan ere horrelako ekimenak martxan jartzen dituzten.

Labels: bizitza familiarra, lanekoa adiskidetzea, langileak, ordutegiak

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Udalak langileen ordutegiaren malgutasunerako bi aukera onartu ditu, bizitza familiarra eta lanekoa adiskidetzea hobetzeko”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link