Udalak 670.000 € inbertitu ditu ikastetxeak egokitzeko lanetan
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/22. Ordua: 12:40 PM.
Getxoko Udalak, azken bi urteetan, 668.698,76 € inbertitu ditu udalerriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak egokitzeko. Hala adierazi du gaur prentsaurrekoan Begoña Ezkurra Hezkuntza zinegotziak. Lan gehienak eraikinen instalazioak mantentzearekin zerikusia dute (alfaltatzea, instalazio elektrikoa, pintura, jolas-inguruen itxiturak, hesiak, saneamendua...). Begoña Ezkurrak adierazi duenez, “Udala udalerriko ikastetxeekin etengabe harremanetan dago, eta urte osoan, ikastetxeen beharrizanei erantzuten ahalegintzen da. Izatez,”, esan du, “egiten dizkiguten eskaeren %90i baino gehiagori erantzuten diegu”.2009. urtean, lan horietara bideratutako aurrekontua 384.667,09 € da. Lan batzuk amaitu dituzte, beste batzuk egiten ari dira (oporren aldia aprobetxatuz), eta beste batzuk udaren ostean hasiko dira. Getxoko Udaleko Hezkuntza Arloak kopuru horren %60 berreskuratzea espero du, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu baitio (2008ko azaroaren 11ko agindua dela bide).
Begoña Ezkurrak gogorarazi du aurtengo lanik garrantzitsuena aste honetan hasi dela Erromoko ikastetxe publikoan. Euri-urak biltzeko kanalizazio berriak jarriko dituzte eta IV. patioa asfaltatuko da. Lanon aurrekontua 211.500 €-koa da.
Zentro berean, duela hilabete batzuk kiroldegiaren atal bat egokitu zen eta 21.802 € inbertitu ziren. Aurten Juan Bautista Zabala, Andra Mari, Gobela Ikastola, Geroa Ikastola eta Saratxaga zentroetan ere lanak egin dira.
2008. urtean, Udalak 100.000 €-tik gorako lanak osorik ordaindu zituen Zubilletan, Geroa Ikastolan, Andra Marin, Juan Bautista Zabalan, Erromon, Saratxagan eta Lanbide-heziketarako zentroan (Andra Marin). Era berean, iaz Udalak 183.920 € inbertitu zituen Gobela Ikastolan, Erromon, Andra Marin, Zubilletan, Juan Bautista Zabalan eta Saratxagan egindako lanetan. Lan horientzat ere diru-laguntza eskatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.
Labels: blogetxo, egokitze lanak, getxoblog, hezkuntza, Hirigintza, ikastetxeak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Udalak 670.000 € inbertitu ditu ikastetxeak egokitzeko lanetan”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link