Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ondo pasa...eta ez zaitez pasa. Erasorik ez



Berdintasunean eta erasorik gabeko jaiak gozatzeko helburuarekin, Getxoko Udalak “Ondo pasa...eta ez zaitez pasa. Erasorik ez” lelopeko kanpaina abiatuko du bihar Aixerrotako Paelletan. Ekimen hau, batez ere, gazteei dago zuzenduta eta San Inazio, Romo, Portu Zaharra eta Mesedeetako jaietan ere zabalduko da.
Jaiak lagun artean gozatzeko aproposak dira baina giro lasai hori ez da aitzakia izan behar inolako gehiegikeriari bide emateko, gainontzeko gizakiak nahitaez errespetatu behar baititugu; hau da, jaiek guzti guztiok gozatzeko testuinguru egokia izan behar dute, jaietara bildutakoek, norberak berauetan zelan jokatu eta zelan parte hartzeko agertzen duen borondatea guztiz errespetatuz.
Gainera, eskatu dut getxotarren eta datozen asteetan gure herrira bisitan etorriko direnenen konpromisoa, denon artean giro jatorra sortu eta jaiak izan behar dutena izan daitezen: guztiok batzeko eta gozatzeko lekua.

Kartel eta tatuajeak
Sentsibilizazio-kanpaina hau gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan eta bere euskarriak dira: 1.600 kartel (600 jai-zapi itxurarekin), jai-eremuetako txosnetan eta herriko tabernetan ipiniko dituztenak; tatuajedun foiletoak guztiontzako jaigunea argi aldarrikatzeko; eta Gazteria Sailak gazteei bidaliko dizkien SMSak, dibertimendu arduratsua eta pertsona guztiak errespetatzeko eskatuz.

Zabaldu nahi den mezua da jaiak askoz hobeagoak direla denok berdintasunean disfrutatzen ditugunean. Udaleko Berdinatsunerako zinegotzi Keltse Eigurenek, kartelak jasotzen duten testuaren zati bat irakurri du: “Elkar errespetatzen badugu, neskak errespetatzen badituzu, eta zeure burua errespetatzen baduzu denontzat hobe. Aizu, neska! Ez utzi inork jaia zapuzten!. Ez beldurrik izan zure mugak zeintzuk diren argitzerakoan”. Eigurenek esan du mezu honen lengoai gazteago eta zuzenago honen azpian dagoela “sexu indarkeria emakumeen aurkako indarkeria modu zehatza dela, seguruenera, gizonen eta andren artean oraindik dagoen desberdintasunaren adierazpenik garbiena dena”.
Kanpainak bat egingo du jaietan egingo diren beste jardunbide batzuekin, hala nola, borondatezko alkoholemia kontrolekin eta Testing programarekin, jaietan, alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoak dakartzan kalte eta arriskuak gutxitzeko ekimena.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Ondo pasa...eta ez zaitez pasa. Erasorik ez”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua