Aurtengo Nazioarteko Paella Lehiaketa Santiago egunean ospatuko da, Uztailaren 25ean, larunbataz.Goizeko 8etatik 9.30etara kotxeen sarrera baimenduta egongo da partehartzaileak eguna pasatzeko behar duten materiala guztia euren txoznara hurbil dezaten. Goizeko 9.30etarako Paellak ospatuko diren Aixerrotako landak kotxez libre egon beharko da.
Egitaraua
10.30: Nazioarteko paella lehiaketarako izen ematea
11.00: Euskadiko Sokatira txapelketa
12.00: Dantza emanaldia Itxas Argia dantza taldekoen txikien eskutik
13.00: Bertso saioa
13.30-14.30: Paellen aurkezpena
17.30: Sari banaketa
18.30: Erromeria Akerbeltz taldearekin
Toldoen itzulera uztailak 28, asteartea, 19.00-21.00.
Trafiko-neurriak
Paellen lehiaketa dela kausa eta edozein gorabehera motari aurre egiteko asmoz, hurrengo trafiko-neurriak hartuko dira:
-Jai-esparruan sartzeko zirkuitua: Aingeruaren Etorbidea– Gustavo Adolfo Becquer – Jai-esparrua.
-Jai-esparrutik irteteko zirkuitua: Jai-esparrua – Bosgarrena –Santa Marina – Maidagan.
-Paellen esparruan materiala ahalik eta denbora laburrenean deskargatu beharko dute.
-Zamalanak egiteko ordutegia 10.30ak arte joango da, eta ez da baimenduta egongo jai-esparruan sartzea ordu horretatik aurrera.
Prebentzioko zerbitzuak
Hala bere inguruetan nola jai-esparruan udaltzainak egongo dira, horrela, ekitaldira joaten direnek hauengana jo ahal izango dute edozein informazio mota biltzeko.
Ekitaldi honetarako Getxoko DYAk, bakarrik, istripuei aurre egiteko dispositiboa abiaraziko du. Honen barruan lehen sorospeneko postu finkoa eta bi anbulantzia egongo dira. Hori guztia bidegorrian egongo da, jai-esparruaren sarreraren aurrean zein atzeko aldean.
Ekitaldiaren prebentzioko sistema osoa Getxoko Udalaren Babes Zibil Arloak zuzendu eta koordinatuko du.
Edozein gorabehera edo larrialdiren aurrean gogorarazi behar dugu Getxoko Babes Zibil eta Udaltzaingoaren Larrialdietako telefonoa honakoa dela:
94 466 02 02.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Nazioarteko Paella Lehiaketa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link