Liburu erabiliaren Azoka Solidarioan lortutako dirua, 11.114€, aurten, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteari eman diot gaur goizean. Getxoko liburutegiek, Lankidetzako Garapeneko sailarekin elkarlanean, antolatutako ekimen hori joan den maiatzaren 21etik 24ra izan zen eta 1.200 bat liburu egon ziren salgai. Liburuen gaiak oso desberdinak ziren eta herritarrek liburutegiei emandakoak izan ziren. Liburuak prezio sinbolikoan, euro batean gutxigora behera, saldu ziren. Ekimena zirkulu solidario perfektua dela liburuak getxotarrek emandakoak direlako eta salmentatik ateratzen den dirua proiektu solidario batera doalako. Gainera agertutako elkartasunagatik eskerrak eman dizkiet getxoztarrei, pozteko arrazoia baita bildutako diru kopurua urtez urte hazten doala ikustea eta horrek Getxo udalerri solidarioa dela erakusten duelako. 2009an 11.114€ atera dira; 2008: 10.258€; 2007an 6.058€ eta 2006an 6.400€. Imanol Landak ATFAL elkarteari ere eskerrak eman dizkio saharar errefuxiatuen kanpamenduen egoera arintzen laguntzeko egiten ari den lanagatik.Saharar ezinduak laguntzeko proiektua
ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea 1997an sortu zen, aurreko urtean beren etxeetan udan saharar umeak hartu zituzten familia batzuen eskutik. Besteak beste, “Oporrak bakean” programarekin batera, Euskal Karabana solidarioan parte hartzen du urtero errefuxiatuen kanpamenduetara materialak eramateko, kooperazio egitasmo batzuetan parte hartzeaz gain.
ATFAL elkarteak jasotako dirua Argeliako Tindoufeko Saharar errefuxiatuen kanpamenduetako herritar ezinduak laguntzeko proiekturako izango da. Proiektuaren helburua saharar ezinduen bizitza kalitatea hobetzea da eta horretarako hainbat jarduera aurreikusten dira, tartean, “kooperante espezializatuek laguntza zuzena eskaintzen segitzea, biltegi txikia eraikitzea, kanpamenduetan dauden hezkuntzarako materialak hobetzea, psikomotrizitaterako gelak martxan jartzea, zurgindegiko eta joskintzako tailerren lana sustatzea eta jakiak eta garbitasunerako materiala erostea” azaldu du Julio San Romanek, elkarteko bozeramaleak.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Getxo Pro Sahara ATFAL, Liburu erabiliaren Azoka Solidarioan, Solidario












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo udalerri solidarioa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link