Getxo da Euskadiko udalik gardentsuena Bilboren ondotik
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/30. Ordua: 12:01 PM.
Getxoko Udala da (Bilboren ondotik) web atariko informazioari dagokionez gardentasun handiena duen Euskadiko bigarren Udala, Estatuko 110 udal nagusien gainean Transperency Internacional España erakundea egiten ari den azterketa eta balorazioak halaxe ondorioztatzen baitu.
Getxo sailkapeneko 59garrenetik 30garren tokira igo da,Iruña (36a) Donostia eta Gasteizen (biak 39garrenean daude) eta 99garren dagoen Barakaldoren aurretik.
Ebaluazioaren emaitza ona bada ere, ara indar gehiagorekin, udal kudeaketari buruzko gardentasuna hobetzeko gure konpromisoari eutsiko diogu. Baliabide publikoen kudeaketa zuzena ezagutu eta jakitea esijitzen duten herritarrek bereziki baloratzen duten alorra izanik, oraindik asko dago hobetzeko informazioaren gardentasunan.
Erakunde independienteak egindako balorazioaren arabera, Getxoko Udalak puntuaziorik onena lortu du honako arlo hauetan: ekonomi-finantzen gardentasunean (100tik 94,7); Udalari buruzko informazioan (%88); hirigintza eta herri-lanei buruzko gaien Gardentasunean (%76,5); eta herritarrekiko eta gizartearekiko harremanetan, ehuneko 70arekin.
Transparency Internacional Españak Getxori ematen dion ebaluazio orokorra 100tik 80koa da.

Labels: blogetxo, getxoblog, Getxoko udala, Transparency Internacional

Gardentasuna? KAR KAR. Ea benetan informatzen duzuen, eta esaterako, uholdeetako kaltetuok itzuli behar dugun diru-kopurua ezagutzera ematen duzuen. Gastaturiko diruaren ehuneko ehuna berreskuratuko genuela esan zenuten, eta gaur jende askorekin hitz egiteko aukera izan eta gero, hitz bustiak besterik ez direla esan ondorioztatu dugu.
Ez dugu salatu Barne Sailan emandako tratu txarra (eseritzeko aukerarik ez, espainolez besterik ez, mesprezuzko hitzak...) eta soilik eskatu dugu gauza bat: Udalak publiko egitea gure aseguruetatik eta gure politsikoetatik berreskuratuko duen dirua.
Bitartean, ibaia zikina dago (larunbatean Aldapetan agertu ziren udal langileek moztu behar izan zuten zuhaitzaren adarrak ibaira bota zuren lotsa barik), eta kaltetuok irtenbide baten zain...
Baina zuek pozik, gardenak zarete... KAR KAR KAR. Nolakoak izango dira gainerako udalak...
Gauza bakarra eskatzen dizuet: benetako informazioa ematea, eta hitz handitan emandako dirulaguntzak azpimarratu zenituztenez, orain itzulitako dirua ere ezagutzera eman (Jakin badakit ere Getxoberri edo Getxo Irratia bezalako propaganda tresna hutsaletan egingo ez duzuela) euskaraz bada ere (eta horrela Getxon gehiengo diren espainol-hiztunek ez dute jakingo...)
Gardentasunaren izenean, AMEN