Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldia

Aurten ere, Getxoko Jazzaldiak JAZZ EUSKADIri, Euskadiko Jazzaldien Zirkuituari, hain zuzen ere, emango dio hasiera. Uztailean zehar, zirkuitu horrek protagonista nagusi bilakatzen ditu jazz erritmoak, ez bakarrik Getxon, baita Donostian eta Gasteizen ere.

Sei egunetan zehar, uztailaren 1etik 5era, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak bere musika eskaintza ekarriko die zaleei jazzaldiaren 33. ekitaldian. Ohi bezala, horren ezaugarri nagusiak kalitatea eta aniztasuna ditugu.

Esan bezala, 33 urteko jarduera beteko du aurten jazzaldiak; hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide horretan Getxo Jazzak gure musika panoraman nabarmendu da pixkanaka-pixkanaka.

Kalitateaz eta aniztasunaz gain, aipatzekoak dira ere beste ezaugarri bi: batetik, ospe handiko artista beteranoen eta Talde Lehiaketako banda gazteen partaidetza. Horrela, bada, etorkizun handiko artista gazteak eta musikari ospetsuak agertoki berean jarduten dira. Bestetik, ezin dugu ahaztu jazzaldian estilo aniztasun ikaragarria dagoela. Besteak beste, egungo jazza, doinu latinoak, fusio-jazza eta beste hainbat estilo entzun daitezke. Aniztasun hori jazz musikaren aberastasunaren isla dugu.

Musika eskaintzari dagokionez, aurtengo kontzertu nagusietan honako artista eta talde handiez gozatzeko aukera izango dugu: DIANE SCHUUR, OMAR SOSA, MICHEL CAMILO, SPYRO GYRA, PAQUITO D'RIVERA eta CHANO DOMÍNGUEZ. Horiek guztiak Biotz Alai plazan arituko dira, Talde Lehiaketako saioak amaitu ondoren.

Azken horiek, 21:30ean hasiko dira leku berean. Aurten, Suitzako, Italia-Danimarkako, Txekiar Errepublikako eta Poloniako bandak lehiatuko dira eta, lau gauetan zehar, Europako talde gazteek egiten duten jazz bikaina erakutsiko digute.

Aipatutako saioez gain, ezin dugu ahaztu, “Hirugarren Milurtekoa” atalaren kontzertuak (Getxo Antzokia plaza, 19:30ean) eta Algortako Piper’s Irish Pubean izango diren Jam Sessions-ak. Azken horiek Biotz Alai plazako kontzertuak amaitu ondoren (gaueko 00:00ak aldera) hasiko dira. Halaber, New Orleanseko marchin’ band batek etorriko zaigu Getxoko kaleak jazzaldian zehar girotzeko.

Azkenik, aurten ere Dixie Gunea izango dugu jazzaldian. Atal hori iaz abiatu zen eta oso arrakastatsua gertatu zen. Uztailaren 1tik 5era, bost dixie talde jardungo dira Algortako Geltokia plazan, 18:00etan. Aire zabalean, 20ko eta 30eko hamarkadetako musika alaiaz gozatu ahal izango dugu bertan.

Gauzak horrela, ezinbesteko topagunea bilakatuko da Getxoko Jazzaldia aurten ere musikazaleentzat eta jazz musika onenaren erakusleiho bikaina izango dugu bertan. Hori guztia lortzeko ezinbestekoa dugu honako erakunde eta enpresa hauen laguntza: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila (honi esker The Manhattan Transfer eta Dixie-Gunearen kontzertuak gauzatu ahal izan baitira, besteak beste), Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak, Bilbao Bizkaia Kutxa, El Correo, Metro Bilbao, Injuve, INAEM, Getxoko Turismo Bulegoa eta Auvol-Skoda.

PDF fitxategiaren deskarga Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldiaren dosierrarekin.

Labels: , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoko XXXIII. Nazioarteko Jazzaldia”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua