Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko langabetuak laneratzako lankidetza hitzarmena

Getxoko Udalaren Sustapen Ekonomikorako Arloak, Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroaren, Behargintzaren, bitartez, lankidetza hitzarmena sinatu du FCC (Fomento de Construcciones y Contratas SA) enpresarekin, Getxon lanik gabe aurkitzen diren pertsonen laneratzea errazteko eta, bereziki, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen laneratzea errazteko.
Dokumentuan jasotzen denez, FFC enpresak, bere enpresan langile berriak hartzeko orduan Getxoko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroaren baliabideak erabiltzeko konpromisoa hartzen du, beste batzuen artean; Udalak, bere aldetik, bere enpleguaren eskaintzei modu eraginkorrean erantzuna emateko beharrezkoak diren baliabideak eta langile teknikoak errazteko konpromisoa hartzen du.
Une honetan FCC enpresa Getxoko Udalaren eraikinen eta lokalen garbiketaz arduratzen da eta 120 pertsonek egiten dute lan bertan. Enpresaren gerentea den Eladio Oribek gogoratu duenez, “langileek, batez ere, ikastetxetan eta eraikin publikoetan egiten dute lan. Hitzarmen honi esker, Behargintzak hautatutako pertsonek aukera izango dute uda honetan bertan lanean hasteko, oporretan dauden bertoko langileak ordezkatzeko edo, etorkizunean laneko bajak edo, arrazoi desberdinengaitik, bestelakoak egiteko”.

Hitzarmen honetan, Lagunduz enpresarekin sinatutako hitzarmenean egin zuen bezala, Udalak aurrerapauso bat eman du enpresa publiko zein pribatuekin kolaboratzeko ildoan, enpresa horiek eta langabetuak harremanetan jartzeko lan egin aldera.

Eremu publiko-pribatuan kokatzen den kolaborazio hau Getxo Lan-IN, Getxo Laneratzen, Getxo Integratzen izeneko proiektuaren harira dator; egitasmo hori, hain zuzen ere, Getxoko Udalak egiten du, Europako Gizarte Funtsaren ko-finantzatzioarekin, Administrazio Publikoen Ministerioaren bitartez. Proiektu honen helburua da langabezian dauden pertsoneei lana bilatzea, batez ere, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituztenei, trebakuntza ibilbide eta enpresa eta gizarte erakundeekin sarea osatuz egindako lanaren bitartez.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoko langabetuak laneratzako lankidetza hitzarmena”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua