Biotz Alai Abesbatzaren plaza atseginagoa izango da
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/05. Ordua: 1:19 PM.

Getxoko plazak eta gune publikoak erosoak eta kalitatezko lekuak egiteko helburuagaz, herritarren arteko bizikidetza eta harremanak bultzatu aldera, Tokiko Gobernu Batzordeak Algortako Biotz Alai Abesbatzaren plazaren ingurua estaltzeko proiektua onartu du.
Gaur goizean aurkeztu dugun proiektuan jasotzen denez, plazako ingurua estaliko dugu eta horretarako markesina ipini. Hartara, inguruko auzotarrek esparru publiko hau erabili ahal izango dute batzarretarako edo elkartzeko leku legez, bai udaldian, gerizpea emango duelako, bai neguan, euriarentzat aterpea izango delako.
Plaza honen inguruan gaur egun pergola dago ipinita, estaldu gabekoa eta zutabeak dituena. Plaza zarratzen duten hormei atxikita eserlekuak daude, hainbat loraontzi ere eta erdian harrizko eskultura bat. Hauek guztiak bota eta kendu egingo dituzte. Plazako zoladura oso egoera onean dago eta horregatik bere horretan utziko dute. Pergola berriak, 4 metroko sakonera izango du, plazak neurtzen dituen 2.118 metrotatik 565 beteko ditu, kontsumo txikiko argiak edukiko ditu eta 156 metroko inguruko eserlekua ipiniko dute.
Plazaren erdigunea garbi geratuko da eta umeentzako jolasak ipiniko dituzte. Horrez gain, esparru bat inguruko tabernek terrazak ipintzeko libre utziko dute, eta modu horretan, bi eratako guneak izango ditugu batera bertan, bat atsegina, jendeak zerbait lasai hartzeko modukoa, eta bestea, garbia, umeek jolasteko.
Bestalde, plaza hau ondoan dagoen San Nikolasekoaren alternatiba izango dela, Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak direla eta ezin izango baita erabili urte batzuetan. Jarduera hau gainera, ez da traba izango egun bertan egiten diren ekitaldiak, hala nola, San Lorentzoko eta Erdi Aroko Merkatuak eta Jazzaldia, egiten jarraitu ahal izateko.
Plaza honek bi sarrera-irteera ditu: bata Andres Cortina kaletik eta bestea Algortako Etorbidetik. Herri esparrua da, soilik oinezkoek erabiltzeko, eta hainbat etxe artean dago. Bere azpian etxe horietako bizilagunentzako aparkalekua dago. Plaza itxi egingo da gauez auzotarrak ez gogaitzeko.
Lanak datorren irailaren amaieran hasiko dira eta hauek amaitzeko epea 4 hilabetekoa izango da. Aurrekontua 442.000 eurokoa da.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin II).
Labels: Biotz Alai plaza, blogetxo, getxoblog, Hirigintza












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Biotz Alai Abesbatzaren plaza atseginagoa izango da”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link