Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Asier Zarate Gasherbrum II gailurrerantz

Udaleko Gazteria arloak 3.000 euroko diru-laguntza eman dio Asier Zarate mendizale getxotarrari Himalayan dagoen Gasherbrum II mendira joateko. Laguntza honekin, Koldo Iturbek, Gazteria arloko zinegotziak aipatu duenez, “nahi duguna da ez bakarrik elkarteei dirulaguntzak ematea baizik eta gazteek edo gazteen taldeek sortutako ekimenak bultzatzea, Asier Zarateren proiektuarekin egin dugun bezala”.

Gasherbrum II -munduko 14 zortzimilietako bat- Pakistango mendia da eta horren gailurra, 8.035 metrotara dago. Asier Zarate algortarrak zuzentzen duen espedizioa, bost mendizalek osatuta dagoela, ekainaren 27an aterako da Euskaditik eta, trekking egiten 7 edo 8 egun igaro ostean, kanpamentu nagusira helduko dira mendizaleak. Hortik aurrera, gutxienez, beste hilabete bat behar izango dute munduko mendi gailurrik garaienetakora ailegatzeko.

Asier Zaratek berak azaldu duenez “espedizio mota hauek oso gogorrak dira eta, horregatik, aldez aurretik entrenamendu egokia egitea behar-beharrezkoa da. Gure taldea aurretiko lan hori ere egiten ari da”. Indar fisikoaren garrantzia baztertu gabe, Asier Zaratek teknika eta indar psikologikoaren garrantzia ere goratu nahi izan du.

“Taldekoek aurreko espedizioetako filosofiari eutsiko diote abentura berri honi aurre egiteko, hau da, mendira oxigeno artifizialik gabe eta sherpak erabili gabe igotzen ahaleginduko dira”.

Asier Zaratek 33 urte ditu, eta mendizale bezala osatu duen kurrikulumean Peruko Andetan dagoen Pisco mendia, Italiako Andetan Grand Paradiso, eta baita ehun 3.000tik gora, azken horiek Pirineoetan, aurkitu ahal ditugu.

Labels: , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Asier Zarate Gasherbrum II gailurrerantz”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua