Udalerriko 6 eraikin publiko estrategikotan Internetekin lotzeko egokitutako Wifi guneak gaur hasiko dira martxan. Ekimenaren helburua teknologia berrien erabilpena sozializatzea da eta baita Wifi sarea udalerriko toki estrategikoetara hedatzeko oinarriak ipintzen hastea ere, bai toki zabaletara bai leku itxietara. Ekimena Tokiko Inbertsiorako Estatuko Fondoaren bitartez eraman da aurrera, eta horren aurrekontua 40.000 eurokoa izan da.Proiektuari esker Wifi guneak honako udal egoitza hauetan daude:
-San Nikolas liburutegian
-Fadurako Kiroldegiko ikasketa gunean
-Villamonteko liburutegian
-Villamonteko bulegoetako ekintza aretoetan
-Andres Isasi Musika Eskolako liburutegian
-Getxoko Udaleko batzar aretoan
Gobela Kiroldegiko liburutegikoa aurreikusitako lanak amaitzen direnean egokituko da eta bestalde, ez dira Romoko eta Areetako liburutegietan ipiniko Udalak eraikin horiek zaharberritzeko proiektuak aurreikusita dituelako.
Proiektua aurrera eramatearen garrantzia nabarmentzekoa da, udalerrian Interneten erabilpen maila oso handia baita eta hasteko gazteek erabiltzen dituzten tokietan ipintzen hasi da.
Erabilpena
Udalak zerbitzua doahinik eskainiko du, aurretik erabiltzailearen eskaera eta pasahitza eskatuz gero, eta hori online eran egin ahal izango dute interesatuek. Udal web gunean edo beste herri administrazioen web guneetan sartzeko ez zaio erabiltzaileari indentifikatzea eskatuko. Plataformaren bitartez, edukiak direla eta, web gune zehatz batzuetan ezin izango da sartu. Momentuz erabilpenaren denbora-mugarik ez da izango, zerbitzua nola doan ikusi arte eta toki bakoitzean aldi berean 20 lagunek erabili ahal izango dute konexioa.
Sarrera-ataria euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz dago. Erabiltzaileek kontsultak egiteko eguneko 24 orduko telefono zenbakia datorren maiatzaren 25etik aurrera izango da indarrean.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Wifia martxa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link