Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Jabekuntza Eskolako jardunaldia

Getxoko Jabekuntza Eskolak, Basaurikoarekin, Ondarroakoarekin eta Ermuakoarekin batera, ikasturteari amaiera emateko jardunaldia antolatu du datorren ekainaren 6rako “Andrés Isasi” Musika Eskolan, eskoletako ikasleei zuzenduta.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da Basauriko Jabekuntza Eskolako Antzerki taldearen emanaldiarekin. Ondoren Nekane Jurado eta Mertxe Larrañaga ekonomilariek “Krisi ekonomikoa eta emakumeongan duen eragin zehatza” gaiaz hitz egingo dute. Eztabaidaren ostean, Ohiulari Klown taldeak klownondorioak aurkeztuko ditu eta 14:30ean ontziaren irteera izango da Areetako ontziralekutik Bilboko Itsas Museoraino. Han, 15:30ak aldera, amaiera emango diote ekimenari.

Parte hartu ahal izateko izena eman behar dute interesdunek Getxoko Berdintasun Zerbitzuan, Hirritaren Arretarako Bulegoan edo berdintasuna@getxo.net posta elektronikora bidali fitxa. Izena emateko epea datorren maiatzaren 28an amaituko da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian.

Labels: , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoko Jabekuntza Eskolako jardunaldia”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua