Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxobizira igo zaitez!



“Getxo Bizi” ekimenak, Bizkaiko bizikleten mailegu automatizaturako lehenbiziko zerbitzuak, oso harrera ona izan du martxan egon den lehenengo bi asteetan Ingurumen arloko zinegotziak, Keltse Eigurenek, aditzera eman duenez. Bertoko herritarren artean harrera oso ona izan du, bai izena-ematearen aldetik (545) bai mailegu kopuruaren aldetik (669).
Ekimena martxan egon den bi asteetan aipatzekoak dira bi egun: maiatzaren 15, ostirala (zerbitzua gehien erabili zuten eguna) eta astebete beranduago, 22, ostirala ere (zerbitzuak mailegu gehien izan zuen eguna). Keltse Eigurenen arabera, datu bereziki onak dira Bizkaian dagoen mailegu automatizatuko lehenbiziko zerbitzua dela kontuan hartzen bada. “Automatizatua izateak zerbitzuaren erabilgarritasun handiagoa suposatzen du baina baita erabiltzailearen inplikazio handiagoa, bera baita bizikleta hartzeko teknologia erabili behar duena eta ezarritako guneetan utzi behar duena”. Zerbitzuaren berezitasuna da pertsonak ezin duela ordu bete baino gehiago bizikleta erabili mailegu bakoitzean, eta bereziki ezarritako gunetan utzi behar duela beste pertsona batek hartu ahal izateko. Halere, nahi beste aldiz har dezake bizikleta –hori bai, aurrekoa utzi duenetik 15 minutu pasa eta gero-.
Keltse Eigurenek herritarrak zoriondu nahi izan ditu erakutsitako gizalegezko jokaeragatik eta zerbitzu berriarekiko izandako errespetuagatik.



Datuak

Orain lau mailegu-gune martxan daude udalerrian: Areetako Geltokiko plazan, Fadura kiroldegian, Bizkaiko Zubian eta Ereagako hondartzan. Guztira 32 bizikleta daude eskuragarri. Gune bakoitzean berehala erabiltzeko bizikletak daude baita bertan, behin erabili eta gero, uzteko lekua ere (hortxe edo beste edozein mailegu-gunean hartutakoa bada ere). Gainontzeko mailegu-gune guztiak, guztira 12 izan arte, apurka-apurka jarriko dira martxan. Urteko egun guztietan erabili ahal izango dira, 07:30etik 21:00ak arte. Zerbitzua erabiltzeko prezioa da urteko 10 eurokoa (Getxon erroldatuta daudenentzat) eta 20 eurokoa kanpotarrentzat. Bizikleta aldian aldian erabiltzeko prezioa, berriz, 2 eurokoa izango da.

Interesatuek, ekainaren 5a arte informazio gehiago lortu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak arte Algortako Juan Bautista Zabala kalean eta Romoko Aurrezki Kutxa kalean dauden Herritarren Arretarako bulegoetan. Halaber, eta epe mugagabean, Romoko Gobelaurre kalean Emaúsek duen dendara bertara jo dezakete. Informazio gehiago bihar ostiraletik, maiatzaren 29tik aurrera, Getxobiziren web gunean.
Edozein galdera edo iradokizun argitzeko doako zenbaki telefonoa ere badagoela gogoratu behar da: 900 84 03 45.

Labels: , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Getxobizira igo zaitez!”

  1. # Anonymous Nahikari

    Gabon Imanol,

    Larunbatean estreinatu nuen bizikleten zerbitzu berria. Oso ona zerbitzua, baina akats larria topatu diot.

    Larunbat goiza, bizikleta hartzen dut Zubi Eskegian. Bidegorritik noa lasai-lasai eta eskumara biratzean eta Areetako hondartzatik Portu Zaharreraino doan bidegorrian benetan txarto pasatu dudala. Uste dut errepidetik seguruago nihoala. Jendea saihesten ibili naiz, gehienak adineko jendea, ume solteak,... Gainera zerbait esanez gero, zure kontra jartzen dira, arrazoia ez duzula esanez.

    Ezin dira jarri hondartzainak, udaltzainak edo dana delakoak bidegorriak zaintzeko, behintzat asteburuetan? Uste baino lehenago, susto galanta izan dezakegu.  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua