

Datorren astelehenean, maiatzaren 11an, “Getxo Bizi” Bizkaiko bizikleten mailegu automatizatuko lehenbiziko zerbitzua martxan jarriko da. Getxoko Udalak 120.000 euro inbertitu ditu eta mailegu-guneak ipintzeko beharrezkoak izan diren lanak egin ditu. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak ere diru-laguntza bat eman du. Ekimen horren kudeaketa hirugarren sektoreko enpresa bati esleitu diote, hau da “Emaús Getxo Logística”ri; horri esker lan bazterketako arriskuan dauden pertsonak laneratzea ahalbideratzen da, kasu horretan zuzeneko 7 lanpostu sortuz.
Bizikleta urte osoan eguneroko bizimodurako garraiobide eroso eta eskuragarri gisa erabiltzea ahalbideratu nahi dugu, eta horrela Getxo ingurumen aldetik iraunkorra izatea laguntzea. Horrela aurreko bi edizioetan arrakasta handia izan duen zerbitzua bultzatu nahi dugu.
Zerbitzua automatizatzea bilakaera logikoa da gaur egun dauden mailegu pertsonalizatuko sistemetatik abiatuta. “Getxo Bizi” zerbitzu berriarekin, zerbitzua geografikoki zabaltzea eta denboran luzatu nahi dugu, eta horrela, ingurumeneko kostuak murriztu, udalerria osasuntsuagoa izan dadin guztientzat.
Bizikletaren erabilera oso eraginkorra da hirietan motordun trafikoa apaltzeko. Finean, getxotar guztiak bizikleta gainera igotzera animatu nahi ditut. Ingurumena hobetuko dugu, eta aldi beran, udalerria ikuspegi hurbilago batetik gozatu ere.
“Getxo Bizi” udalerriko 12 gune estrategikoetan egongo da kokatuta. Guztira 100 bizikleta izango ditu (baina ibilgailu parkeak bere osotasunean 150 bizikleta ditu, ordezkoak barne) bizikleta erabiliz ingurumenarekin lotuta dauden bi helburu lortzen direla uste baitugu: isuri kutsatzaileak atmosferara murriztea eta hirietan hots-kutsadura txikitzea. Hasiera batean, udaldira arte, martxan egongo diren mailegu-guneak ondorengo hauek izango dira: Bizkaiko Zubia, Fadura kiroldegian, Ereagako hondartza eta Areetako Geltokiko plazan. Gainontzeko guztiak apurka-apurka jarriko dira martxan.
Bizikletak urtearen egun guztietan erabili ahal izango dira, 07:30etatik 21:00ak arte. Zerbitzua erabiltzeko salneurria urteko 10 eurokoa izango da (Getxon erroldatuta dauden pertsonentzat) eta 20 eurokoa kanpotarrentzat. Egun baterako maileguaren prezioa 2 eurokoa izango da.
Interesdunek zerbitzuan izena eman beharko dute. www.biziprest.com/getxobizi web gunean; 900 84 03 45 telefono zenbakian; biziprest@biziprest.com helbide elektronikoan edo, Romoko Gobelaurre kaleko 31garrenean Emaúsek duen dendan bertan (09:30etatik 14:00ak arte eta 16:30etatik 20:00ak arte, astelehenetik ostiralera.
Larunbatetan 10:00etatik 14:00ak arte). Halaber, eta hilabete batez, txartelak Romoko Herritar Arretarako Bulegoan (Aurrezki Kutxa kalean 3) edo Algortakoan (Juan Bautista kalea 6) eskatu ahal izango dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.


Labels: bizikleta, getxo bizi, getxoblog












kaixo, Imanol. Emandako link-ean klikatu dut eta erderazko webgunea agertzen zait. Ez dago euskaraz zerbitzura heltzeko aukerarik?
Beste aldetik, uholdeen aurkako neurrien albisteak espainol hutsez baino ez duzu idatzi. Gobernu berriarekin bat eginik???