

Umeentzako tailerrak, berbenak, karaokea, fanfarreak, arkume erreak eta partiduaren emanaldirako pantaila erraldoiak dira Getxon, datorren asteazkenean, hilaren 13an, Athletic eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finalaren harira Udalak antolatu dituen ekitaldi nagusiak.
Bat ez etortzeko aitzaki gehiegi dituen gizarte honetan, ekimen honen bitartez, herritarren elkarbizitzarako, bat egiteko eta gozamenerako aukerak bilatu eta babestu nahi ditugula. Eta Athletic da aukera hori. Ekimenak ganera, Getxo biziago eta dinamikoago bat egiteaz gain, udalerriko ostalaritza eta merkataritza sektorearen aldeko mezua zabaltzeko balioko du.
“Getxo Athleticegaz” izena daraman ekitaldi programa 18:00etan abiatuko dute, udalerriko bi lekutan batera, Romoko Santa Eugenia eta Algortako Geltokiaren plazetan, Athletici eta Kopako finalari lotutako hiru tailerrekin (makilajea, txapak eta marrazkiak). Tailerrak Getxoko bi fanfarriez girotuta egongo dira.19:00tan, bi plazetan karaokea izango da 20:00ak arte, Hakker eta Lotxo taldeek eskainiko duten berbenak hasiko diren une berean, hurrenez hurren, Romo eta Algorta girotzeko 21:30ak artean.
Ordubete lehenago, 20:30ak aldera, arkume errazioen banatzea egingo da ( 800 bat auzo bakoitzeko), errazioko euro bateko prezio sinbolikoan. Elorrioko Carlos Ibarrondo burruntzi maisuak prestatuko ditu 17:00etatik aurrera. Guztira, Bizkaiko Artzain Elkarteak emandako 48 arkume erreko dira.
Aipatzekoa da arratsalde osoan zehar kolore zurigorriak eta Getxoren armarria duten eta hitzordu historikoari lotutako lepo-zapi eta baloiak banatuko dituztela herritarren artean.
Azkenik, 22:00etatik aurrera, finala ikusi ahal izango da Udalak Santa Eugenian eta Algortako Geltoki plazetan ipiniko dituen 6x4 metroko neurria duten bi telebista pantaila erraldoietan.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: getxo athleticegaz, getxoblog












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo Athleticegaz: egitaraua”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link