Errementeriena, Gazteluzarra, Basaldua, Abasota eta Artibai kaleetan urbanizatzeko lanak
Egilea: Imanol Landa. 2009/05/19. Ordua: 1:14 PM.
Getxoko Udalak bihar, asteazkenean, maiatzaren 20an, hasiko ditu Algortako Errementeriena, Gazteluzarra, Basaldua, Abasota eta Artibai kaleak urbanizatzeko lanak. Espaloi-trazadura berri bat egingo dute eta baita asfaltatu ere, 1.000 metroko luzerako kale-tarte bat irisgarriagoa bihurtzeko. Espaloiak zabalduko dituzte; parkera iristeko arrapala ezarriko dute; Errementeriena eta Gazteluzarra kaleetan koskak kenduko dituzte eta kaleen alboetan aparkatzeko lekuak seinaleztatuko dira. Lanen aurrekontua 1.064.254 eurokoa da.
Udalak hobekuntza lan hauengatik gerta daitezkeen eragozpenak barkatzea eskatzen du.
Udalak hobekuntza lan hauengatik gerta daitezkeen eragozpenak barkatzea eskatzen du.
Labels: blogetxo, getxoblog, Hirigintza












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Errementeriena, Gazteluzarra, Basaldua, Abasota eta Artibai kaleetan urbanizatzeko lanak”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link