Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ereagako hondartza animatuta udan

Udalaren Turismo Arloak, datorren ekainaren 5etik eta irailaren 30ra bitartean, Dinamizazio Zerbitzua abiatuko du Ereagako hondartzan. Bizkaian aintzindaria izango den ekimen honen helburua izango da hondartzan animazio eremu bat sortzea, bertan begirale elebidun espezializatuak izango ditu eta programatutako jardueretan parte hartu nahi dutenentzat erreferentzia-puntua izatea. Ekimen honetara Udalak 18.000 bideratuko ditu eta lanpostu berriak sortzea ahalbidetuko du.
Kirol, jolas edo tarte librearen izaera duen eskaintza aurkeztean datza, egungo biztanleen joera, nahi eta beharrekin bat datorrena, beste kostalde batzuetan gero eta ohikoagoak direla. Halaber, ekimena martxan jartzeak udalerrian astiari lotutako lanpostu gehiago sortzea ahalbideratuko du.
Hartara, eta esperientzia aitzindari bezala, udalerriko hondartza zabalena (882 metro) eta jendetsuena hautatu dute. Gainera Portu Zaharra eta Kirol Portua bezalako baliabide turistiko garrantzitsuetatik hurbilen dagoena.

Jarduerak
Aipatu jarduera horiek hondartza erabiltzen duten lagunei daude zuzenduta, batez ere, ume eta gazte taldeei. Bi eratakoak izango dira: arruntak, kanpainako egun guztietan izango direnak, erabiltzaile guztientzako. Hauen artean izango dira, hala nola, ume ludoteka, gazte-txokoa, tailerrak (gaikakoak...), Kirol Gunea (ur jokoak, kirol olinpiadak), eta lehiaketak...; eta asteburuko jarduera bereziak ere egongo dira, besteak beste, ipuin-kontalariak, magia, rokodromo puzgarria, Singstar agertokia, kirola-abentura...(eguneko jarduerei eutsiko zaie ere). Nahiz eta eguraldia ona ez izan, ekitaldiak aurrera eramatea aurreikusi da.

Labels: , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Ereagako hondartza animatuta udan”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua