Cinegourlanden aurkezpenaEgun on guztioi eta eskerrik asko CINEGOURLAND, Zinemaren eta Ikus-entzunezkoaren Zinemaldiaren edizio berriaren (hirugarrena, hain zuzen) aurkezpenean gurekin gaur egoteagaitik. Zinemaldia ekainaren 24tik 27ra arte egingo da gure udalerrian.
Nirekin daude gaur Turismoaren Euskal Agentziaren-Basketourren zuzendari nagusia Mercedes Rodríguez, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen turistikoaren zuzendari nagusia, Gabino Martinez, eta CINEGOURLANen zuzendari artistikoa Pepe Barrena.
CINEGOURLAND zinemarekin eta gastronomiarekin hitzordu berezia dela azpimarratu nahi dut. Horri esker, lau egunetan zehar ekitaldi honetarako bereziki prestatutako pintxoak dastatu ahal izango ditugu, hala nola, gastronomiaren inguruan eztabaidetan parte hartu, edo filmen proiekzioak eta dokumental tematikoak ikusi. Eta hori guztia gure udalerrian hain enblematikoa den gure kostalden, Portu Zaharrean eta Kirol Portuan, hain zuzen.Getxoko Udalean zinemaldiak gure udalerriaren turismoa bultzatzeko aukera ezinbestekoa emango digula uste dugu, eta Eusko Jaularitzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BBKrekin elkarlanean egingo dugu.
Getxo eta bertan dauden zerbitzu ezin hobeak ezagutzera emateko aukera berria da, bereziki ostalaritza eta bisitariak erakartzeko asmoz ere.
Izan ere, Getxoko Udalak eta bertoko hirugarren sektoreak hurrengo urteotan garatu nahi duten Dinamizazio Planaren helburu nagusiena da Getxo erosketak egiteko, aisialdirako eta pertsonen arteko harremanetarako erreferente bihurtzea, hori guztia dagoen kiroletako eskaintza, eskaintza kulturala eta turistikoa kontuan harturik. Guztiok dakigu Getxo oso udalerri erakargarria dela. Baliabide turistikoak ditu eta, aipatu bezala, oso eskaintza anitza kirol arloan, kulturan eta zerbitzuetan.
Udalean uste dugu, kasu honetan bezala, erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlanak bultzatu ahal eta behar duela gure udalerria hiri gisa eta baita bere zerbitzuen lehiakortasuna ere. Azken batean, ziur gaude hain erakargarria den zinemaldi hau osagarri nahikoak dituela arrakastatsua izateko eta jende asko gurera erakartzeko.
Besterik gabe, eskerrik asko berriz, euren laguntza eskaini diguten erakundeei.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: blogetxo, cinegourland, getxoblog












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Cinegourland= Zinema + Gastronomia”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link