Algortako Kasinoaren historia argitaratuta
Egilea: Imanol Landa. 2009/05/11. Ordua: 2:45 PM.Hain zuzen ere, Algortako Kasinoa etengabe eta aldagabe agertu izan da eta agertzen da Getxoko hainbat eta hainbat belaunaldiren bizitzaren eszenatokian urteetan iraun duen ikur gisa. Erakunde hori Algortako paisaiaren eta gizarte-bizitzaren atal bereizezina izan dugu 130 urtez.
Hainbestez, Algortako Kasinoa Getxoko Udalerri honen bilakaera eta garapenaren lekuko nagusienetakoa izan da, Kasinoa 1877. urtean sortu zenetik eta egunera arte, hots, gure udalerri hau XIX. Mendearen erdialdean zeharo hazten hasi zenetik eta Bizkaiko hirugarren hiri bilakatu den egungo garai honetara arte.
Historia, hortaz, Kasinoko aretoetan barna dabil pasieran; hark Algortako gizarte-bizitzari zegozkion eta egun ere badagozkion giro, sasoi eta testuinguru ezberdinei buruz hitz egiten digu, eta gainera, kasu batzuetan bertokoak eta hurbilekoak ditugun izen-deiturak eta beste batzuetan ezagunak eta ospetsuak diren pertsonaienak baliatuz mintzatzen zaigu.
Hori guztia jorratu du esku artean duzun “ Historia de Algora a través del Casino Algorteño” deritzon liburu honek. Proposamen hori Beatriz Celayak landu zuen eta Juan Ramón Celaya zenak formulatu zidan 2007. urtean; azken honek, Algortaren ikur bilakatu den erakunde honen ibilbidea iraunarazteko eta jende orok haren berri jakin eta hartaz gozatzeko liburu bat idatzi behar zela bai baitzekien, bere amets hori gauzatzeko ilusioaz kutsatu gintuen. Izan ere, liburu hori da Kasinoaren presidente batek oraingo eta geroko belaunaldiei utz liezaiekeen testigantza-ondarerik oparoena.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Algortako Kasinoaren historia argitaratuta”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link