Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info




Getxo erosketetarako, aisialdirako eta herritarren eta, bertoko bizitasun turistikoa baliatuz, bisitarien arteko harremanetarako erreferente bihurtzea da Udalerriko txikizkako merkataritza dinamizatzeko Planaren helburu nagusia. Txosten hori Gloria Apariciok, Victoria de Elizagaratek eta Pilar Zorrillak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Enpreseentzako Ekonomia Aplikatuaren Institutuaren partaideek egin dute, Getxoko Udalak hala eskatuta.

Txosten horren arabera, Getxo oso udalerri erakargarria da. Baliabide turistiko ugari ditu eta kultur, kirol eta zerbitzuetako oso eskaintza zabala. Hori guztiaz baliatuta, elkarlaneko plataforma publiko-pribatu batek bere proiekzioa bultza dezake hiri gisa eta baita bere jardun ekonomikoaren sektore nagusiaren, hau da, zerbitzuen lehiakortasuna ere.

Getxoko merkataritzaren, aisialdiaren eta turismoaren egoera aztertu ondotik, txostenak “Merkagune” izeneko plataforma edo merkataritza gune zabal sortzeko aukera planteatzen du. Lankidetza publiko-pribatuaren alorreko ekimena izanik bere helburua da hiriguneko sektoreen dinamizazioa lortzea. Horren harira, kontsumitzaileari merkataritza, aisialdia, zerbitzuak eta turismo arlotako eskaintza bateratua eman nahi zaio, estrategia bateratuak eta bereizgarria eta bereizlea izango den irudi-marka bakarra erabiliz. Horrek bere jarrera lehiakorra eta hainbat sektoretako biziberritzea erraztuko du eta, horren ondorioz, udalerria bere balorean jarri.

“Merkagune” izeneko plataforma erakunde publikoen eta sektore pribatuaren arteko lan harreman berria da eta honi Udala eta elkartuta zein elkartuta ez dauden dendak atxikitu ahal izango zaizkio. Halaber, udalerriko hiriguneko sektore ekonomikoen biziberritzea nahi duten ostalariak, zerbitzuetako enpresak eta nahi duten erakunde publiko eta pribatuak bildu ahal izango dira ekimenera. Horrela inguruetan gaur egun dagoen lehiaketa egoerari erantzun eraginkorragoa eman ahal izango zaio, pertsonak eta horien gastuak erakartzeko.



Gloria Aparicioren, txostenaren egilenetariko baten ustez, “Getxoko “Merkagunea”ren helburu orokorra bertoko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea da, udalerriko gastu komertziala murriztuz eta ostalaritzari eta zerbitzuei bultzada emanez ere, gune erakargarrien dinamizatzaileak izan daitezen, horrela herritarren arteko gizarte harremanak sortuz, eta kultura, turismo eta kirol arloetan Getxok duen trakzio-gaitasuna aprobetxatuz”.
Helburu horiek guztiak lortzeko, bost ardatz estrategikoetan lan egitea proposatzen du txostenak, aipatutako eremu publiko-pribatuaren arteko lankidetzaren harira garatu behar izango direna. Aitor Soloetak, Getxoko Sustapen Ekonomikorako zinegotziak bost ardatz horiek labur bildu ditu:

“Plataforma sortzea eta udalerriko elkarte sarearen egituraren sustapena; Getxoko merkatal eta aisialdirako guneak bultzatzeko interbentzioak bertoko erabilerraztasuna, erakargarritasuna eta animazioa lortze aldera, udalerria inguru dinamikoa eta aisialdirako eta erosketak egiteko erreferente bihurtzeko; beste arlo batzuetan –turismoan, kulturan, euskaran edo kiroletan- erabilitako baliabidetan oinarritu eta sinergiak bilatu herritar guztien mesederako; Getxoko merkataritzarako eta zerbitzuetarako marka- irudi berezia sortu eta zabaldu, proiektuaren motorra gisa, eta merkataritzaren politika egokitu gaur egun dagoen egoera lehiakor berriari”.

Helburu estrategikoa

Sstapen ekonomikoa da udal gobernu taldearen helburu nagusietariko bat. Izan ere, hainbat jarduketa-ekimenak ditugu martxan, hala nola, berton lanpostuak sortzeko eta ekonomia sustatzeko garrantzi handiko inbertsioak erakartzea – Bake Ederrean Gune Teknologikoa ezartzeko BiscayTIK proiektua-; Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak – Behargintzak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak bultzatzea; neurri fiskalak –esaterako udal zergak izoztea edo tasa batzuen murrizketa-, edo udal arauak aldatzea ostalaritza eta merkataritza sektoreen mantentze eta sustapena errazteko, besteak beste.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo erosketak egiteko, aisialdirako eta pertsonen arteko harremanetarako erreferente bihurtu nahi dugu”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua