Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo Athleticegaz! Finala pantaila erraldoian


Athleticek eta Bartzelonak Valentzian jokatuko duten Errege Koparen finala dela eta, Getxoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren maiatzaren 13rako, eta horien artean, bi telebista pantaila erraldoi ipiniko dituela.

“Getxo Athleticegaz” izeneko ekimen honen helburua da, gaur eskainitako prentsaurrekoan Komunikazio Arloko zinegotzi Josu Loroñok azaldu duenez, “nahi duten adin guztietako pertsona guztiak udalerritik atera gabe jai giroan partiduarekin disfrutatzea”.
Loroñoren berbetan, Athleticek Sevillako taldearen aurka jokatu zuen finalaurrekoa baino lehenagotik daramate lanean Udalean proiektu hau prestatzeko. “Programatutako ekintzak zein handiak diren ikusita igerri leike hau ez dela bat batean otu zaigun gauza bat”, esan du.

Ekitaldiak bi tokitan izango dira aldi berean, hau da, Algortako Geltokiko Plazan eta Romoko Santa Eugenia plazan.
Jaia 18:00etan hasiko da aipatu bi guneetan, fanfarria batzuen girotzearekin; ordu horretarako haurrentzako tailerrak ere aurreikusita daude(aurpegia pintatzeko, jolasteko, ....); 19:00etatik 20:00etara karaokea izango da eta 20:00etatik 21:30era publiko guztientzako berbena. Itxaronaldia baretzeko dastatze berezia antolatu da gune bakoitzean 24 arkume erreko baitituzte. Partida ikusi ahal izateko pantaila erraldoi bana ipiniko dute bi eremuetan, 6x4 metroko neurrikoak eta bizi izango den data historikoari lotutako zapiak banatuko dituzte herritarren artean eta baita Getxoko armarria edukiko duten baloi zurigorri kolorekoak ere. Egun horretarako udal eraikinak ere apainduak izango dira, Sevillaren aurka jokatutako finalaurrekoaren itzuliko partiduan Udaletxeko balkoi nagusian bandera zurigorria jarri zenean egin zen legez. Udaletik herriko bizilagunak animatu nahi dituzte Athleticen bandera lehioetan ipintzera eta jai egun horretan parte hartzera ere. “Eguna gure Athleticen garaipenarekin amaitzea espero dogu”, aipatu du, azkenik, Josu Loroñok.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Getxo Athleticegaz! Finala pantaila erraldoian”

  1. # Blogger arantzatxu

    Ogia eta zirkua!!! Krisian gauden arren, Getxon langabeziak izugarri gora egin badu ere, Athletik.en ospakizuna izango dugu Bilbo hiri handiak bezalaxe.
    Aitzakiak asko izan daitezke: Bilbora ihez egingo genuenok bertan gera gaitezke eta sosak Getxon gastatu; gu ere Athletik zaleak garela (ni, aitortu behar dut, ez...); joan ezin dutenei ospatzeko aukera eman... Zilegiak, oso.
    Ez dut esango gaizki iruditzen zaidanik, baina ondo ere ez. Diru publikoaz, gainera (duela urte batzuk saiatu nintzen Aldundiak Athletik-i emandako diruaren tartea desgrabatzea, futbol-objekzio fiskala egin nahi nuen orduan, baina alferrik). Bakar bakarrik espero dut, gure idazle batek beste sari bat irabazten duenean (Unaik bezala), edo zinegileak arrakasta lortzen duenean (Mikelen Goya saria kasu), edo kultur edo zientzia arloan getxoztarrek jasotako sariak, merezimenduak eta abar ere modu berean ospatzea.
    Eta ez soilik horietan, noski, hainbat pertsonak, taldek, kirolarik... merezi dute Athletikek akaso merezi ez duen sostengu publikoa, jaia eta guzti...
    Eta orduan pentsatuko dut nire zergen zatitxo batek ordaintzen dituen ospakizunak zentzua dute. Orain, berriz, Caesar moduan, zirkoa eta ogia ematen diguzuela pentsatzen dut. Eta ez dut iniziatiba txalotzen...

    Dena den, aupa Athletik!! eta irabaz dezan espero dut.  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua