Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info





Areetako Kaia hobetu egingo dute bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, Gobernu Taldeak sustatuko duen urbanizatze proiektuan jasotzen denez. Gaur egun, Getxoko pasealekuen artean nagusi izanik, udalerriko irudi eta posta txartel, eta Bizkaiko erabilienetakoa den horretan dauden hesi arkitektonikoak kentzea aurreikusten da ere.
Areetako moilako urbanizatze lanak 2.300.000 eurotako inbertsioa suposatuko dute eta Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako diru laguntzaren zati batekin finantziatuko dituzte. Pasealeku enblematiko honen profila indartuko dugu pasealeku ikusgarriagoa, erakargarriagoa eta ibiltari eta bisitarientzat abegikorragoa bihurtuko duen jardunbidearen bitartez, kokatuta dagoen kalitate goreneko testuinguru urbanistikoaren parean utziz.

Moilaren urbanizatze laneen arabera, 6,5mko zabalera izango duen oinezkoen guneko zoladura, baita 3m zabalerako bidegorriarena –biak ere, pasealekua eta bidegorria, plataforma maila berean izango direla- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egingo da, argiztapen berezia eta hiri hornigarri kalitate handikoak ipintzearekin batera.
Baina, kaian egingo diren erreforma lanik garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa, argiztapen berezia ipintzearena izango da, izan ere, munea goitik behera uraren azaleraino argiztatuko baita bi koloretan, uraren azalera bera eta inguruko etxeak nabarmentzeko.
Oinezkoen gunea eta itsasoa bereizten dituen munea garbitu egingo da baina ez du aldaketarik jasango, bere horretan utziko baita.

Urbanizatuko duten pasealekuaren luzera, guztira, 1.500 metrokoa da, Churrucako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean. Lanak, bost hilabeteko iraupena izango dutela, uda aldera hasiko dira eta aurtengo azkanetarako amaituko dira. Lanak iraun bitartean, Arregik baieztatu duenez, ez da pasealekua itxiko ibiltarientzat.






MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Argiztapen berriarekin eta kalitate handiko hiri hornigarriekin Areetako Moila hobetu egingo da”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua