Egilea: Imanol Landa.
2009/04/22. Ordua: 12:15 AM.

Keltse Eigurenek, Alkate Ordeak, eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek omenaldi xumea egin diote Manuel Barredo Alonso Areetako auzokideari, atzo 100 urte bete zituelako. Omenalditxoa Negubide kaleko bere etxean, orain 20 urte baino gehiago bizi den etxean, egin diote. Ehun urteko gizon hau beti egon da osasuntsu, ikusmena apurka apurka galtzen joan den arren. 7 seme-alaba ditu, 14 iloba eta 4 biloba. Burgosen jaioa, Areetara etorri zen gazte-gaztetatik eta beti egin izan du da lan bankuetan. Omendutakoak, “aita ona” bere seme-alabeen esanetan, etxekoekin ospatu zuen atzo bere urtebetetzea.
Labels: 100 urte, omenaldia
Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Areetako auzokide Manuel Barredo Alonsori omenaldia”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link