Udalerriko jarduera ekonomikoa eta enpresariala biziberritzea ordenantza berriak
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/30. Ordua: 1:49 PM.
Udalerriko jarduera ekonomikoa eta enpresariala biziberritzea dute helburu nagusi Terrazak ipintzeko eta lonjetan Etxebizitzak egiteko arauak ezartzen dituzten Ordenantza aldatu berriek. Aldatze bikoitz hau pasa den ostiraleko Udalbatzan onartu zuten aho batez, Gobernu taldearenak ezezik, oposizioko alderdiek egindako ekarpenak ere jasotzen dituelako. Horrez ganera, bi ordenantza hauen gaurkotzea egiterako orduan, Gobernu taldeak bertoko GEYC-Getxo Enpresa eta Merkataritza salerosleen elkartearen, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen eta FEEKOR-Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen aholku eta laguntza izan du.Bi ordenantzek udalerriko dinamizatze ekonomikoaren alorrean eragiten dute modu garrantzitsuan. Terrazen ganeko ordenantzarekin Getxo dinamikoago bat sortzea bilatzen dugu eta lokalak etxebizitza bihurtzeko arauarekin herriko erdigunetan, berezkoa duen eremu naturaletan merkataritza babestu nahi dugu.
Terrazak olanagaz estaltzeko aukera
Terrazak ipintzeko Ordenantza berriztuaren harira, terraza gehiago errezago ipintzeko neurri sorta ezartzen du, hortaz. Izan ere, taberna eta jatetxe ez diren beste saltoki batzuk ere, hala nola, izozki-denda, gozo-denda eta pizzeriek,...terrazak ipini ahal izango dituzte, eta hauen ordutegia ordubetez luzatzen da, 24:00ak arte, ostiraletan eta udaldian, ekainaren 1etik irailaren 30ra arte. Aldaketa honen bitartez, terrazen erabilera eta herritarren atsedena bateragarri egin nahi dira.
Ordenantza berriak, halaber, lokala dagoen lekutik terraza, gehienez, 20 metrora ipintzea eta hiri ezaugarri jakin batzuk dituzten arkupetan, bai barruan bai kanpoan, espazioa bikoiztuz, mahaiak ipintzea ahalbidetuko du. Era berean, terrazak beheari lotuta dauden egitureekin, olaneekin, estali ahal izango dira eta alboetako babesgarrien garaiera ere 1,50 metrotara igotzen du. Horri esker urte osoan erabili ahal izango dira terrazak, eguraldi txarra egiten badu ere.
Gaur egun 60 bat saltoki dira lizentzia dutenak –urterro barrizten da- Getxon terraza ipintzeko. 2008an 72 eskabide aurkeztu zituzten eta 2007an 65.
362 lizentzia etxebizitzentzat
Lonjak etxebizitza bihurtzeko Ordenantzari dagokionez, bere helburua Getxoko merkatalgunerik garrantzitsuenak babestea da merkataritzak ardatz dinamizatzailea izaten jarrai dezan, eta ondorioz, lonjak etxebizitzan bihurtzeko lizentziak mugatzen ditu. Bestalde, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak etxe horietara erraz sartzeko neurriak finkatzen ditu eta etxegintzaren kode tekniko berrira egokitzen da.
Honen harira, araudi berriak ezartzen du pisuek gutxienez 37 metro koadroko azalera erabilgarria izan beharko dutela. Ordenatzak lizentziak mugatu edo murriztuko dituen guneetan etxe bihurtu diren lonjeen egoera guztiz legezkoa izango da, udal agintariek zehaztu dutenez.
Hirigintza Arlotik eskainitako datuen arabera, 2007an 135 lizentzia eman ziren Getxon, 49 izan ziren 2008an eta aurten dagoeneko 4 lizentzia eman dira. Guztira, 362 lonja dira Getxon etxebizitza bihurtu dituztenak, batez ere, Algortako Villamonte, Sarri eta Sarrikobaso auzoetan.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin terrazak ipintzeko arauak ezartzen dituzten ordenantzaren inguruan.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin lonjetan etxebizitzak egiteko arauak ezartzen dituzten ordenantzaren inguruan.
Labels: lonjetako etxebizitzak, ordenantza, terrazak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Udalerriko jarduera ekonomikoa eta enpresariala biziberritzea ordenantza berriak”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link