Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, gure udalerrian hilabete honetan emakume batzuek jasan duten indarkeria eta sexu erasoa gaitzetsi eta arbuiatu ditu, indarkeria sexista giza eskubideen bortxaketa larria baita, emakumeek oinarrizko askatasunez disfrutatzea galarazten duena.
Gainera, Udalak agertu du indarkeri mota horren jatorria emakumeek bizitzaren arlo desberdinetan jasaten duten ezberdintasun egoera estrukturalean oinarritzen dela eta horregatik emakumeenganako indarkeria ez dela emakumeek duten arazoa, baizik eta kultura maskulino-patriarkalatik datorren emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasunaren adierazgarririk nagusiena.
Udalak joan den urriko udalbatzan azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna zela-eta, adostutako agiri instituzionalean jasotako konpromisoa berretsi du.
Gizartearen izurri horren kontra lan egiteko konpromisoa hartu genuen, gure eskumenen arloaren barruan eta indarrean dagoen legediari jarraituz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako udal politka aktiboa, osoa eta koordinatua aurrera eramaten.
Aldi berean, udal arduradunek udalerriko bizilagun guztiei eskatu diete indarkeri mota horren kontra agertzeko eta biktimek behar duten laguntza guztia emateko.
Azkenik arrisku egoera bizi diren emakumeei gogoratu behar die Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezaketela (94 466 01 01), han aholkularitza juridikoko zerbitzua eta arreta psikologikoa lortuko baitituzte. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Telefono Arreta Zerbitzura (900 840 111), Udaltzaingora (94 466 02 02), Ertzaintzara (94 4063420) edo SOS DEIAK, larrialdietako zerbitzura, 112 zenbakira ere dei dezakete.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Udalerrian emakume batzuek jasandako indarkeria gertaerak gaitzezten ditugu”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua