Martxoaren 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/03. Ordua: 1:25 PM.
Hiri segurtasunari buruzko azterketa egin nahi da
Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, udalerriko emakume elkarteekin batera, lantegi batzuk antolatu ditu “hiri debekatuaren mapa” egin aldera. Ekimenaren helburua izango da gizon eta andreen eguneroko bizitzan hirigintza garapen desberdinek duten eragina aztertzea. Ekimen hauxe izango da datorren martxoaren 8an, igandean, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan aurten antolatutako ekitaldien ardatz nagusia, “Hiri debekatua. Hirigintza, inseguritatea eta emakumeak” lelopean. Aurtengorako aukeratutako gai nagusia kalea emakumeentzat aldarrikatzea eta aldi berean emakumeak hirigintzako diseinuan kontuan hartzea izan da.
Tailerrek hirigintza genero ikuspegitik aztertu nahi dute eta horregatik helburua hiri segurtasunaren inguruko diagonostikoa egitea da, udalerriko hiri diseinuari lotutako segurtasun arazo nagusiak aztertuz, hala nola, kale azpiko pasabideak, argi gutxi duten lekuak, ikuseremu gabeko bazterrak…aztertuz. Mugikortasuna, gune publikoak zaintzeko erreztasunak, bizikidetza, umeen autonomia eta beste gai batzuk ere aztertuko dituzte. Ondoren genero ikuspegitik hiri mapa egingo dute, hiri debekatuaren mapa alegia, eta jokatzeko proposamena udal zerbitzu teknikariei aurkeztuko diete, udalerriko hiri diseinua egiterakoan emakumezkoak kontuan har ditzaten.
Tailerrak martxoaren 6tik 13ra bitartean egingo dituzte Romoko Nagusien Etxean, Areeta, Neguri eta Romo bertako andreentzat eta Andra Marin auzo horretakoentzat. Algortako taldea Villamonteko Kultur Etxean bilduko da martxoaren 7tik 14ra. Berdintasunerako Zerbitzuan (ostiralerako) eman behar da izena eta doan da, baita berdintasuna@getxo.net-en, eta haurtzaindegi zerbitzua eskatu nahi dutenek bihar, martxoaren 4a baino lehen egin beharko dute.
Bestelako jarduerak
Tailerrekin batera, ostiralean, martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik aurrera udalerriko emakumeek V.horma-irudian parte hartu ahal izango dute Algortako San Nikolas plazan. Amaitutakoan Urgull kalean kokatuko dute, iaz burututakoa ordezkatzeko. Ondoren, 12:30ean emakume elkarteen eta erakundeen komunikatua irakurriko dute.
Berdintasun Zerbitzuak kultur ekitaldi batzuk ere antolatu ditu, tartean, martxoaren 10ean “Mujeres pluscuamperfectas” titulupeko liburua aurkeztuko du Diana Raznovich egileak Algortako Kultur Aretoan eta hilaren 15ean Dar-Dar Produkzioak taldearen eskutik, “Menú del día” izeneko antzezpena izango da Areetan, Andres Isasi Musika Eskolan.
Datorren martxoaren 17an, bisita gidatua izango da Bilboko Arte Ederretako Museora, “emakumeen errepresentazioa artean” gaia lantzeko. Izenemateak doakoak izango dira eta interesatuek Berdintasun Zerbitzuan egin beharko dute.
Azkenik, martxoaren 17tik 28ra, Enrique Pimoulier Laspeñas argazkilariaren “Las mujeres en los movimientos indígenas” erakusketa ikusi ahal izango da Romoko Kultur Aretoan.
PDF fitxategiaren deskarga egitarauarekin.

Labels: berdintasuna, emakumeak

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Martxoaren 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link