Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Lurraren Aldeko Ekintza Globaleko Plana

Zuengana jotzen dut, jakinarazteko aurten Getxoko Udalak, Udalsarea 21En bidez, GAP programaren 4. edizioan parte hartu duela, Internet bidez. Lurraren Aldeko Ekintza Globaleko Plana da GAP, eta bere helburua gure bizi-baldintzak hobetzea da, eguneroko jardueren bidez.

Askotan galdetuko zenion zeure buruari nolako ohiturak har ditzakezun etxean gehiago aurrezteko edo zure baliabideak hobeto erabiltzeko, eta ziurrenik, ez zenekien non bilatu edo ez zenuen astirik informazioa bilatzeko. Orain, esfortzu handirik egin gabe, informazio eta material horiek eskura ditzakezu. Emaitzak onak izango dira zure etxerako, zure ekonomiarako eta ingurumenerako.

Metodoa oso erraza da. Ziurrenik, ordenagailu bat erabiltzeko moduan zaude. Berarekin, eman izena Gap programan, apirilaren 5ean amaituko dena. Izena emateko sartu www.udalsarea21.net edo www.getxo.net webguneetan. Han erabiltzaile gakoa eta pasahitza emango dizkizute, parte hartzeko.

Zenbat eta Getxoko etxe gehiagok parte hartu, orduan eta hobea izango da kanpainaren emaitza. Kanpainak lau atal izango ditu: ura, energia, garraioa eta erosketak eta etxeko hondakinak. Lehenbiziko urratsa lehenengo atalaren gaineko galdetegiari erantzutea da. Gero, eskuliburu bat bidaliko dizute, ohitura bideragarriak izateko aholkuekin. Aholku horiek 3 astez bete behar dituzu eta gero beste galdetegi bat egingo dizute, zure ohituren hobekuntza eta bilakaera aztertzeko. Ondo egiten baduzu, fakturak merkeago aterako zaizkizu, hondakinak hobeto kudeatuko dituzu eta erosketa bideragarriagoak egingo dituzu, besteak beste. Sistema hau lau ataletako bakoitzean errepikatzen da. Beraz, programa 2009ko ekainaren amaieran bukatuko da. Paperean irakurrita lan handia ematen du, baina denbora gutxi beharko duzu, eta emaitzak merezi du.

Nolanahi ere, Getxoko etxeetara bidali dugun liburuxkan eta goian aipatutako webguneetan ez baduzu informazio nahikorik aurkitzen edo zalantzarik baduzu, deitu mesedez Getxoko Udaleko Ingurumen Arlora (94.466.01.91), eta handik laguntzen saiatuko gara.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Lurraren Aldeko Ekintza Globaleko Plana”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua