Iruzurgileak elkartasun ekimenentzat etxeetan diru eske Udalaren izenean
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/05. Ordua: 2:30 PM.
Getxoko Udalak Udalaren izenean elkartasun ekimenentzat bertoko etxeetan dirua eskatzen duten iruzurgileekin erne egoteko eskatu eta ez duela baimenik eman inolako diru bilketa kanpaina egiteko argi utzi nahi izan du. Gizarte Zerbitzuek pertsona batzuk bertoko etxeetara diru eske agertu direla ezagutzera eman dute. Hauek, ustez, Getxoko Udalaren eskutitza erakusten dute eta bertan sinadura eta dirua eskatzen dute “adin gutxiko bati ebakuntza egiteko” batzuetan eta “dirurik gabeko familia batentzat” beste batzuetan. Bi kasu horietan udal agiriak legez kanpo erabiltzen dituzte.
Labels: iruzurgileak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Iruzurgileak elkartasun ekimenentzat etxeetan diru eske Udalaren izenean”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link