Gizarte Zerbitzuak hurbilago Algortako egoitza berrian
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/09. Ordua: 2:09 PM.

Gizarte Zerbitzuak Algortako auzora hurbiltzeko helburu nagusiarekin, eta era horretan legeak eskatzen duen deszentralizazio prozesua amaitzeaz gain, Getxoko Udala Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairuak zaharberritzeko lanak egiten hasiko da Gizarte Zerbitzuen egoitza izan daitezen. Horrela, Romon martxan dagoenerakin eta Orduña mendate kalean konpontzen ari denarekin eta Andra Mariko Nagusien Etxearen birmoldaketarekin martxan jarritako deszentralizazio prozesua amaituko da. Gainera horrela egoitza horiek beste erakunde batzuek ematen dituzten zerbitzuetarako eta laguntzetarako atea ere izango dira, joan den abenduaren 5ean onartutako Legeak eskatu bezala.
Erreforma lanak lehenengo eta bigarren solairuetan izango dira, 448 metro koadroko azalera erabilgarria izanik (224 metro koadro solairu bakoitzeko). Solairu bakoitzeko lanen aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, guztira 600.000 euro, tokiko inbertsiorako estatuko fondotik datorren dirua. Une honetan lanak agintzeko prozesua martxan dago eta ziurrenera maiatzerako edo ekainerako has litezke eta lau bat hilabete iraungo dute. Beraz urtearen amaierarako bukatuta egotea espero da, Orduña mendateko egoitzakoak bezala.
Algortan zabalduko diren Gizarte Zerbitzuak martxan jartzearen beste helburu bat izango da gaur egun Martikoenan eta Foru kalean dauden langileak batzea eta horrek zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izatea suposatuko du, baliabideen maximizazioari eta sinergiei esker. Guztira 30 bat lagun arituko dira Algortan, Prebentzio, Inmigrazio, saileko zuzendaritzakoak….
Zerbitzuak
Lehenengo solairuan erabiltzaileak zuzenean artatzea eskatzen duten zerbitzuetarako bulegoak izango dira tartean informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua, babespeko apartamenduen gestioa eta beste sail batzuekin kolaboratzeko zerbitzua, besteak beste, Behargintzarekin, Heldurekin eta Udaltzaingoarekin. Biigarren solairuan zuzendaritza taldearen, zinegotziaren, drogomenpekotasuna prebenitzeko, inimigrazioko eta gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko zerbitzuko teknikarien bulegoak izango dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: algorta, gizarte zerbitzuak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Gizarte Zerbitzuak hurbilago Algortako egoitza berrian”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link