Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo Antzoki berria Abrako kultur itsasargia



Getxo Antzokia, arte eszenikoetarako gune berria eta Abrako itsasargia bihurtuko dena, Algortako Azokan erakusten den proiektu batean gauzatu da. Udalaren ekimen estrategiko horrek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta herritarren eta alderdi politikoen iradokizunak jaso ditu. Halaber, gaur hurrengo hauek aurkeztuko dira Udalbatzan, onartuak izan daitezen: Getxo Antzokiaren eraikuntza lanen lehenengo fasea, kokatutako den lekuaren hondeaketa eta obren kontratazio espedientea, prozedura irekiz.

Azpiegitura berri eta abangoardista horrek berriro ipiniko du Getxo Euskadin dagoen kalitatezko eskaintzaren buruan. Arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako gune berria izango da; lehen mailako azpiegitura udalerriko kultur egitarau prestigiotsua bultzatuko duena, Euskalduna Jauregiarekin eta Bilbaorekin lehian sartzeko ahalbideratuko duena, eta getxotarren eta udalerriko elkarteen nahiei erantzuna emango diena.


Indar handikoa izango den eta ezinbestekoa izango den eraikin hau antzerki zahar eta ederra zegoen lekuan eraikiko da. Eraikin berri, berritzaile eta enblematikoak sormena eta kultura garatzeko lekua eskainiko du; Abrarako irekitako leihoa izango da, inguruarekin bat egingo duena eta hiriko paisaia zabalagoa eta integratuagoa ekarriko duena. Ekimenak aberastasuna ere sortzen lagunduko du, hala nola enpresekin, aisialdiarekin edo zerbitzuekin lotutako egitasmoak; dudarik gabe jarduera ekonomikoa sustatuko du eta udalerriarentzat onuragarriak izango diren sinergia ekonomikoak bultzatuko ditu.

San Nikolas plazaren azpian, aparkalekua jarriko da, Andres Kortina kaletik sarrera izango duena bertan bizi direnentzat eta antzokiari berari laguntza emango diona. Inguruetan beste aparkaleku birakari bat egingo da, eta plazan egingo diren obrek (Andres Kortina kaleko galtzadarekin zabaltzen dena) ez dute asko eraldatuko gaur egun duen itxura. Halaber, jendea biltzeko leku gisa indarra hartuko du, sarbideak hobetuko ditu eta muga arkitektonikoak gaindituko ditu.


Antzokia
Bata bestearen ondoan izango diren bi blokeez osaturiko eraikin originala izango da. Oinarrizkoena Telefonikak duen eraikinera egongo da erantsita. Hallaren bitartez, Auditoriora helduko da (700 pertsona baino gehiago bildu ditzakeena), goiko mailetara eta erdi-sotoko solairura.
Bigarren bolumenean, Etxeandia Gotzaina kalean, Musika Eskola izango da. Beheko solairuan egongo den ataripe batetik ailegatuko gara bi blokeetara. Bere terrazak jatetxe-kafetegia izango du. Lehenengo solairuan Saiakuntzen Aretoa eta administrazio zerbitzuak kokatuko dira. Bi eraikinetako lurpean eskolako Auditoriuma izango da, 250 pertsonentzako lekuarekin, 90 pertsonentzako konferentzia- aretoarekin eta 285 pertsonentzako erabilera ezberdinetarako aretoarekin.


Erakusketa
Algortako Azokako merkatariek euren lokaletako gune bat utzi diote Udalari Getxo Antzokiaren proiektuaren maketa eta irudiak ikusgai ipini ahal izateko. Horrela Getxoko Udalaren eta “Algortako Azoka-Mercado de Algorta” elkartearekin elkarrekin lan egiteko aro berria zabaldu da, udalerriko herritarrentzat interesa izango duten hainbat ekimen sozio-kulturalak ezagutzera emateko.

Getxo Antzokiaren proiektuaren erakusketa astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbatetan goizez soilik.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).


PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzoki berriaren erakusketako aurkezpenarekin.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo Antzoki berria Abrako kultur itsasargia”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua