Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Eraikin publikotan 7 wifi gune maiatzan martxan

Udalerriko 7 eraikin publiko estrategikotan wifi guneak martxan jartzea datorren maiatzaren erdirako egongo da amaituta, era horretan herritarrei eman beharreko zerbitzuak hobetzeko teknologi berriak sustatuz, Legegintzaldiko Plangintzan jasotzen denez. Ekimena Tokiko Inbertsiorako Estatuko Fondoaren bitartez eramaten ari da aurrera, horretara udal egoitza publikoetan wifi guneak hedatzen hasteko proiektua aurkeztu baitzion Udalak. Proiektuaren aurrekontua 40.000 eurokoa da. Teknologia berrien erabilpena sozializatzea da proiektu honen helburua. Egitasmoarekin Udala WFI sarea udalerriko toki estrategikoetara hedatzeko oinarriak ipintzen ari da, bai toki zabaletara bai leku itxietara, herritarren zerbitzuetarako baita zerbitzu koorporatibotarako ere.
Proiektuari esker wifi guneak honako udal egoitza hauetan izango dira: San Nikolas liburutegian, Gobela Kiroldegian etorkizunean izango den liburutegian, Fadurako Kiroldegiko ikasketa gunean, Villamonteko liburutegian, Villamonteko bulegoetako ekintza aretoetan, Andres Isasi Musika Eskolako liburutegian, Getxoko Udaleko batzar aretoan. Ez dira Romoko eta Areetako liburutegietan ipiniko Udalak eraikin horiek zaharberritzeko proiektuak aurreikusita dituelako.
Proiektua aurrera eraman ahal izatea oso garrantzitsua da guretzat, jakin badakigulako, udalerrian Interneten erabilpen maila oso handia baita. Urrats hori ematea ezinbestekotzat jotzen genuen eta hasieran neurri handi batean gazteek bisitatzen dituzten tokietatik hasi gara ipintzen.

Erabilpena
Udalak zerbitzua doahinik eskainiko du, aurretik erabiltzailearen eskaera eta pasahitza eskatuz gero, eta hori online eran egin ahal izango dute interesatuek. Udal web gunean edo beste herri administrazioen web guneetan sartzeko ez zaio erabiltzaileari indentifikatzea eskatuko. Plataformaren bitartez, edukiak direla eta, web gune zehatz batzuetan ezin izango da sartu. Momentuz erabilpenaren denbora-mugarik ez da izango, zerbitzua nola doan ikusi arte eta toki bakoitzean aldi berean 20 lagunek erabili ahal izango dute konexioa.
Sarrera-ataria euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz dago. Erabiltzaileek kontsultak egiteko eguneko 24 orduko telefono zenbakia izango da indarrean, hori ere euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Eraikin publikotan 7 wifi gune maiatzan martxan”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua