Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren astea
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/24. Ordua: 9:56 AM.
Getxoko Udala, Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, egun hauetan aurten ospatuko dituen Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren asteetako lehenengoa ospatzen ari da. Lehenengo astea datorren igandera arte, martxoaren 29ra arte Areetan-Romon egingo da eta bigarrena, maiatzaren 18tik 24ra izango da Algortan eta Andra Marin.
Asteen helburua bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz herritarrak kontzientziatzea da, Iparra eta Hegoaren arteko harremanetan bidezko merkataritzak duen garrantzia agerian uzteaz gain.
Aste hauetan zehar ikastetxe batzuekin, jubilatuen elkarterekin, institutorekin, astiko talderekin eta emakumeen elkarterekin hainbat ekimen eramango dituzte aurrera. Ekitaldi horietariko batzuk ikastetxeetan bidezko merkataritza lantzeko jolas kooperatiboak izango dira; bideoforuma, kakao tailerra eta kontsumoa aztertzeko tailerra elkarteetan eta jubilatuen klubetan ere.
Maiatzaren astean zehar, Kidendarekin batera, Bidezko Merkataritza ezagutzera emateko tailerra izango da.
Parte hartuko duten elkarteen, ikastetxeen, institutoen eta astialdiko taldeen artean Eskubeltz eskaut taldea, sendotza taldeak, Gizatiar, Nagusien Etxea, Zubilleta, Zabala eta Azkorri ikastetxeak, Fadura Institutoa eta Kidenda daude.

Labels: bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren astea”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link