Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako V. Jardunaldiak

Gure gizartean aniztasunak izango duen garrantzia nabarmentzeko helburuarekin, Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak aurten ere Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako V.Jardunaldiak antolatu ditu datorren martxoaren 21ean Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutako Arraza-Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta. Ekitaldiak inmigrazio eta kulturaniztasunaren alorrean lan egiten ari diren hainbat elkarterekin batera (Adrebol, Berdintasuna, Malen Etxea, Perualde, Pagkakaisa, Arahma, Sikap edo Taldeka Lagunduz) antolatu dituzte eta Ellacuria Fundazioak berriro dinamizatu ditu.
Sentsibilizazio, topaketa eta iritzi jardunaldi hauekin inmigrazioak udalerrian eragiten duen errealitate anitzaren alde positiboak agerian ipini nahi ditugu, aniztasun horrek kultur, hizkuntza, ohituretan eta bizitza ikusteko era desberdinetan duelako islada eta horrek, dudarik gabe, gizarte bezala aberasten gaitu. Beraz errealitate hori ezagutzearen bidez, gure jatorria edozein izanda ere, gizarte getxoztarra osatzen dugun pertsona guztion arteko elkar ezagutzaren bitartez, aniztasunaren balorazio positiboa egiten dugu eta hortik hasita errespetuzko elkarbizitzarako oinarriak jar ditzakegu, xenofobia eta arrazakeri jarrerak ekiditeko.
Jardunaldien helburuak honako hauek dira: kulturen arteko bizikidetza eta sentsibilizazioa sustatzea ekitaldi batzuen bitartez; udalerrian dauden inmigranteen errealitatearen ezagutza erraztea eta baita horrek dakarren aniztasun kulturalarena ere; bertoko eta inmigranteen arteko topaguneak sortzea eta baita elkarteen arteko iritzi guneak ere.
Jarrera diskriminatorioak ekiditearen aldera Udalak ezarritako helburuak eta konpromisoak gobernu taldeak eta inimigrazio eta kultur aniztasunaren alorrean lan egiten duten elkarteek adostutako testuan, agiri instituzionaleko proposamenean, agertzen dira. Hori martxoaren 27ko osoko bilkuran izango da mahai gainean.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako V. Jardunaldiak”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua