Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info




Maiatzean hasiko dira Arrigunagako landa eta Bostgarrena kale arteko ibiltokia hobetzeko proiektuan jasotako lanak eta 1.200.000 inguru euroko inbertsioa izango dute, Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzarekin finantziatuko direla.
Tarte barri honek 757 metro gehituko dizkio egungo Galeako pasealekuari, hondartza eta itsasargia lotuko dituela, 2.700 metroko ibilbidea eginez.

Jarduera honek Bizkaiko Zubia Galearekin lotzea ahalbidetuko du herritarrek estimu handia dioten kostaldeko ibiltokiaren bitartez. Gure asmo nagusia Getxo, Leioako mugatik hasi eta Sopelaraino, lotzen duen 11 kilometroko itsas ibiltoki eder hori oso osorik konpondu eta txukuntzea da, getxotar guzti guztiek eta baita gure udalerria bisitatzen duten lagunek goza dezaten.

Proiektua Irisgarritasunaren ganean indarrean dagoen araudiarekin bat dator eta Arrigunagako hondartza eta Galeako Pasealekua lotzea proposatzen du, oso osorik zolatuta egongo den oinezkoentzako ibiltoki baten bitartez. Ibiltoki honek 4 metroko zabalera izango du, errota eta Bostgarrena kale arteko tartean ezik, hor egun dagoen 7,4 metro zabalerako espaloia luzatu egingo dutelako. Aixerrota kaleko galtzadarrizko zola ere barriztuko dute, baita luzatu ere Arrigunagako hondartzaraino. 4m-ko zabalera izango du espaloi osoak.

Halaber, ibiltokiaren parean bidegorria egingo dute txirrindularientzat Aixerrota kaleraino, eta hortaz, inguruetan dagoen bidegorria luzeagoa egingo dute. Bidegorri horrek 3 metroko zabalera edukiko du Galea kalean, Bostgarrenaren paretik Aixerrota kaleko elkarguneraino.
Ibiltokiaren Galea kaleko tartean oinezko eta txirrindulari asko eta asko ohi dabil, eta horregatik bai batzuenak bai besteenak diren guneak bereiztu egingo dituzte tarte guztietan.
Aixerrota kaleko ibiltoki tartean ibiltzea, berriz, askoz zailagoa da, oso baldintzatua dago bertatik ibiltzea, aldapa pikoa baita eta zati batzuetan oso estua baita. Hartara, txirrindulariek dute, batez ere, trabak bertatik ibiltzeko eta horregatik tarte horretan ez da bidegorririk izango, baina bide alternatiboa egingo dute, Getxoko Bidegorrien Plangintzan jasotzen den bezala.

Ibiltokian dauden hiri hornigarriei dagokienez, dauden eserlekuak barriztuko dira eta larreko estilodun baranda ipiniko dute bidegorria amildegi ertzera hurbiltzen den lekuetan eta Aixerrota kaleko pasealeku tartean, aldapatsua baita.
Lanak amaitzeko epea 4 hilabetekoa da.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “1.200.000 € Arrigunagako landa eta Bostgarrena kale arteko ibiltokia hobetzeko”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua