11 milioi euro Getxoko kirolarentzako
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/18. Ordua: 1:41 PM.
Kiroletako udal Arloak 2009 urteari begira finkatu duen helburu nagusietako bat da 4.000.000 euro zuzentzea Getxo Kirolaken instalazioak konpondu eta egokitzeko, pasa den ekaineko uholdeen eraginez egoera txarrean geratu baitziren. Udal Kirol Arloaren aurtengo aurrekontua 11 milioi eurokoa da guztira.Aipatu lau milioiez gain, 1.000.000 inguru kirol taldeen ohiko dirulaguntzetara eta kirol ekitaldiak antolatzera bideratuko dira, eta gainontzeko 6.000.000 Getxo Kirolak erakunde autonomoaren ohiko jarduerarako aurrekontuari dagozkio. Kirol azpiegiturak konpondu eta hobetu, getxotar guztiek kirola egin dezaten ahalbidetzeko, eta ia kirol modalitate guztietan eskola kirolaren eta oinarrizkoa den federatuaren sustapena dira, 2009rako Kirol Arloak dituen ardatz nagusienak”.
Udaleko kiroletako arduradunek, kirol taldeek jokatzen dituzten lehiaketa ofizialak laster amaituko direla baliatuko dute kaltetuta geratu ziren instalazioak konpontzeko lanak egiteko. Horiei esker normaltasun osoz erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, konpontze eta atontze lan hauek, Fadurako estalpeko kiroldegi pista, atletismoko pista eta errugbi zelaian egingo dira. Halaber, bertako batzartegi nagusia, atari aldea eta bezeroen arretarako gunea egokituko dituzte ere.
Bestaldetik, Kirol Arloaren aurtengo ekitaldirako beste helburu nagusietako bat izango da udal Kirol Eskolak zabaltzea gutxirenak diren kirol modalitateetan eta, hartara, laguntza handiagoa behar dutenetan, hala nola, errugbia, hockeia eta arraunketarenak. Era berean, ahalegindu egingo dira ere, behar beste, aurtengo denboraldian sortutako Futbol Eskola sendotzeko.
Honen haritik, Udalaren asmoa da, udaldia baino lehen, dagozkion taldeekin hitzarmenak sinatzea aipatu Eskolak zabaldu ahal izateko hurrengo denboraldian.
Eskola hauen bitartez kirolarien parte hartzea bermatu nahi dugu edozein kirol modalitatean 12 urte bete arte. Hortik aurrera kirol federaturako jauzia egin dezakete.
Andra Mariko kiroldegiko teilatua konponduko dute
Bestalde, Andra Mariko udal Kiroldegiko teilatua konpondu egingo dute datozen hilabeteetan eta lanook 560.000 euro inguruko inbertsioa ekarriko dute, Udaleen Inbertsiorako Estatuko Funtsako dirulaguntzarekin ordainduko dela. Mantenimendu lan hauek maiatzaren erdialdera hasiko dira eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute.
Kirol-kultur instalazio honek 23 urte beteko ditu aurten eta denboraren poderioz eta eguraldi txarraren eraginez teilatua babesten duen altzairuaren zati bat herdoildu egin da eta horregatik tratamendua behar du. Ganera, azken hilabeteotako haizeteek teilak eta hodiak mugitu dituzte eta itogin eta hezetasun arazoak eragin dituzte. Horiek ere konpondu egingo dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Getxo Kirolak, kirola












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “11 milioi euro Getxoko kirolarentzako”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link