Saharauiengan elkartasuna eta laguntza
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/10. Ordua: 11:31 AM.
Badakizue Ibarretxe Lehendakariak, bere eskuan, plastikozko eraztun beltza daramala. Oker ez banago, bere alabak saharar kanpamentuetatik ekarritako oparitxo bat da, eta egunero eskuan darama, saharar herriarengan euskaldunok daukagun konpromisoren adierazpen eta oroigarri modura. Getxon ere badaramatzagu urteak gure elkartasuna eta laguntza kanpamentuetan bizi diren saharauei adierazten, Humberto Cirardak, alkate ohia, 1994ean Bir Ganduz-ekin lotutako anaitasun hitzarmena sinatu zuenetik.
Horiek horrela, gaur bertan Toki Gobernu Batzarrean Getxo Pro Sahara ATFAL gobernuz kanpoko erakunde getxoztarrari 18.000€tako premiazko dirulaguntza bat ematea erabaki dugu, urtero Getxon antolatzen duen “Saharako euskal karabana” ekimenari bultzakada inportante bat emateko nahiarekin.
Ekimen honen bitartez, hainbat elikagai eta beharrezkoak diren beste produkto batzuk batzen dira, bai supermerkatuetan, bai ikastetxeetan, gero Argeliako lurraldeetan kokatuta dauden saharauien kanpamentuetan bizi diren errefugiatuei eramateko.
Zoritzarrez premiazkotasun hori, urtero errepikatzen da eta, antza denez, errepikatzen jarraituko da, ez bait zaio konfliktoari irtenbide garbi bat ikusten. Beraz, egoera horrela mantentzen den bitartean, gure konpromisoarekin tinko jarraitu behar, dudarik gabe.

Labels: Getxo Pro Sahara ATFAL, saharaztar

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Saharauiengan elkartasuna eta laguntza”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link