Romok irisgarriagoa eta kalitatezko urbanismoarekin bat eginda
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/26. Ordua: 2:09 PM.

Alde zaharrean, Ezequiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduz, Metro plaza ondoko aparkaleku eremua egokituz eta Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituz, auzo honek Getxoko beste auzo batzuek daukaten kalitate urbanistiko bera izango du. Udalak 6,2 milioi eurotik gora bideratuko ditu jarduera hauetara, eta auzo honetan egin diren eta laster egingo direnei ere.
Romoko bihotzean bertan, Espaloiak zabaldu eta aipatu kaleetako zoladura berrizteko proiektua. Proiektu hau auzoaren erregenerazio urbanistikorako Plangintzara bilduko da (Errekagane kaleko erreforma amaitzen ari dira, Luis Lopez Oses kalea eta Errekagane parkea egokitzeko lanak, martxoan esleituko direla, Chavarri Zuazo parkekoak, eta baita Gobela kiroldegiko aparkatzeko 270 plazak), inolako zalantzarik gabe aspaldi Romo auzoan egin den erreforma urbanistikorik garrantzitsuena dalarik.
Landak adierazi du hirigintz jarduera honek Romok Getxoko beste auzo batzuk gozatzen duten urbanismo kalitatezko eta atseginarekin behin betiko bat egitea ekarriko duela. Auzotarren bizimodua nabarmen hobetuko du, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonena, kaleak gozatu ahal izango dituztelako.
Ibiltzeko kale errezagoak
Ezekiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduko dituzte errezago ibili ahal izateko. Aurrezki Kutxa kalea egokitu egingo da oinezkoari lehentasuna emateko eta Gobelondo kaleko zati bat –Aurrezki Kutxa eta Kalamua tartean- oinezkoentzako gune bihurtuko dute ere, Ezekiel Agirren 3 m zabalerako espaloiak ipiniko dira, ilarako arboleekin, eta Kalamuan espaloiak zabalduko dituzte (2 metroraino) eta zoladura barria ipiniko dute, Joseba Arregi, Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. 605.000 euro inbertituko dira eta lanak, Estatuko Funtsak finantziatuta, urtea amaitu aurretik bukatuko dituzte.Era berean, Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituko dute eta horren eraginez Santa Eugeniako plazan eta Kresaltxun ur putzu handiak sortzeko arriskua behin betiko desagertuko da.
Proiektu hau, laster plazaratuko dute enkantean hartzeko eskaintza, eta bere aurrekontua 1,3 milioi eurotik gorakoa da.
Alkateak aurreratu du, obra hauek auzotarren artean aparkaleku kopurua gutxituko dutela eta eragin ditzaketen kejeen aurrean, Udalak, Santa Eugenia eta Mesedeetako aparkalekuez gain, egungo legegintzaldian Gobela kiroldegiko parkinga zabaldu duela, Romoko kaleetatik 282 auto ateraz. Halaber, aurreikusita dago Leioako Udalak Pinuetan aparkatzeko 400 plaza egingo dituela. Proiektu horretan elkarlanean jardungo dute Leioa eta Getxoko Udaleek. Edozelan ere, formulak aztertzen jarraituko dugu arazoari irtenbide bat eman aldera.
Landak eskatu dire, azkenik, Romoko bizilagunei pazientzia eta ulerberatasuna auzoaren erreforma urbanistiko honen lanak eragin ditzaketen trabeekiko.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: irisgarritasun, romo












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Romok irisgarriagoa eta kalitatezko urbanismoarekin bat eginda”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link