Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Premiazko neurriak. URArekin bilera

Datorren asteartean, hilaren 17an, URA-Euskadiko Uraren Agentziarekin bilduko naiz Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuko premiazko neurrietan jasotako laneen ganeko planifikazioa ezagutzeko. Pasa den urtarrilaren 30ean Udalbatzak proiektua onartu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrek ekainean ziurrenera has litezkeen lanen inguruko kronograma azalduko du.
Pasa den urtarrilaren amaieran ere Zubietako bizilagunek adostutako hitzarmenaren ondotik, beste batzar bat egingo da ere gutxi barru URAko teknikariek aurreratutako neurrien zehetasunak (eragina eta ondorioak) eta baita Gobela ibaiari buruzko Zubieta alderako proiektu orokorraren ganekoak ere azalduko dizkiete.
Gogoratu, azkenik, badaezpadako neurriak abiatzearen helburua dela udalerrian dagoen urolen arazoari premiazkotasunez heltzea.
Neurri horiek dira, hain zuzen, Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea. Lanak udan has litezke eta urtebetera amaitu, aurreratutako neurrien inbertsioa 3 milioi eurotakoa eta Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektu osoaren 20.000.000 €koa direla.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Premiazko neurriak. URArekin bilera”

  1. # Blogger arantzatxu

    Bazen garaia!!!
    Beste aldetik, astebete beranduago bada ere, gaur garbiketa-lanak hasi dira Salsidu-Zubietako Gobelaren zatian.
    Ea hurrengoan gauzak egiten ditzuzuen guk hainbestetan eskatu barik!!!!  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua