Euskadik gizarteak krisialdi ekonomikoan dituen benetako arazoei ekiteko gaitasuna duen eta ekimen osoz bakearen eta herri gisa ditugun eskubideen alde egingo duen Lehendakaria behar du. Eta, hori egin beharko du esperientziatik, profesionaltasunetik, gizartearekiko elkartasunetik, eleaniztasunetik, gizartearekiko hurbiltasunetik eta etorkizunarekiko konpromisotik abiatuta. Horrek guztiak gaitasun handia behar izango du gizartea mugiarazteko eta jasangarritasuna eta solidariotasuna behar duen mundua irudikatzeko; mundu globalizatua, teknologikoa, eleanitza eta kultur-anitza.
Euskadik arestiko erronka hauei guztiei erantzungo dien Lehendakaria behar du. Gure herriaren nortasun ikur historikoak azpimarratuko eta aprobetxatuko dituen Lehendakaria, eta horiek etorkizunera eramango dituena testuinguru ekonomiko konplexu batean. Datu guztiek esaten digute izan dezakegun gestorerik onena dugula.
Geroari begiratzeko garaia da. Duen esperientzia eta eskarmentu zabalagatik, bere gestiorik eratortzen diren datuengatik, bere izaeragatik, ibilbide eta prestakuntzagatik, Juan Jose Ibarretxe da Euskadik oraingo egoera honetan dituen erronkei aurre egiteko onena.
Juan Jose Ibarretxe aukerarik onena da Euskadi zuzentzen jarrai dezagun eta gure hiritargoaren gehiengoa ordezkatzeko. Berarekin, Euskadi gaur egun duen bizitza kalitatea eta nortasun politikoa mantendu ahal izango ditu. Horrekin guztiarekin batera bakearen aldeko bultzada berria eta konpromiso eraginkorra ekarriko du.
HEMEN elkartea euskal hiritar talde batek osatzen du. 2009ko martxoaren 1ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, gure lehentasunak adierazi nahi ditugu eta hauteskunde ostean, Herri hau zuzendu beharko duenak izan beharreko helburu eta baloreekin ondoen identifikatzen den hautagaiarekin dugun konpromisoa. Euskadin jaio, Euskadin lan egiten edo nolabait esanda, Euskadiri lotuta gauden emakume eta gizonak gara; gure lan jarduera hainbat esparrutan garatzen dugu eta orokorrean, aske mantentzen gara politikari dagokionez. Une honetan bizi dugun egoera politiko , sozial eta ekonomikoan, Euskadirentzako autogobernurik handienaren alde gaude euskal gizartearen oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko aukera izan dezagun. Helburu honek funtsezko oinarri demokratikoa du: Euskadiren etorkizunerako erabakiak HEMEN hartu behar direla.
7 berme, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean
1. HEMEN elkarteak krisialdi ekonomikoari aurre egiteko berehalako erantzuna babesten du
2. HEMEN elkarteak ekimen politikorako printzipio demokratikoen alde egiten du
3. HEMEN elkarteak irmotasun osoz egiten du bakearen alde, ETAren terrorismoaren kontra
4. HEMEN elkarteak euskarari eta eleaniztasunari eman beharreko bultzada politikoaren alde egiten du
5. HEMEN elkarteak gazteriarekiko eta etxebizitza publikoaren aldeko hitzarmena eskatu nahi du
6. HEMEN elkarteak jasangarria izango den garapenaren alde egin nahi du
7. HEMEN gizarte politika osokoaren alde eta etorkinen integrazio baikorraren alde
Bat egin: www.hemenibarretxe.com
Labels: hemen












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Ibarretxe, gure bermea baietz!”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link