Haize bolada indartsuak bihar eguerdiraino. Gomendioak eta neurriak
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/09. Ordua: 3:06 PM.
Jasotako eguraldiaren iragarpenaren arabera, gaur hasi eta bihar eguerdiraino, hego-mendebaldeko haize-bolada indartsuak izango ditugu. Zenbait lekutan, haizeak 80 kilometro orduko abiadura gaindituko dute, eta leku irekietan, abiadura 120 kilometro ordutik gorakoa izan daitekeela-eta (Alerta laranja) Udalak gaur arratsaldean eta gauean bertan behera utzi ditu Getxo Kirolak erakundeko (Faduran prebenitzeko estalpeko tenis pistak ere) eta udalerriko herri ikastetxeetako, pribatuetako eta kontzertatuetako kanpoko jarduerak. Bihar, asteartean, haizea aldatuz joango da, eta mendebalde-iparmendebaldekoa izango da.Gomendioak:
1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
3. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
4. Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
5. Errepidetik autoz joatea ekiditzen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
6. Zuhaitzetatik, hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea
eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.
7. Era berean, eta haize-bolada indartsuen ondorioz, Zarama Bilketarako Udal Zerbitzuak gauean ez du zarama edukiontzietatik kenduko, horiek mugi ez daitezen. Beraz, herritarrei eskatzen zaie beren sastarrak bihar arte kalera ez jeisteko.
Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpen hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 94 466 02 02 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Haize bolada indartsuak bihar eguerdiraino. Gomendioak eta neurriak”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link