Getxon Bizi: atzerritarrentzako harrera-programa
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/05. Ordua: 12:35 PM.“Getxon Bizi” programaren helburua pertsona etorkinekin lan egitea da, beren errotzen lortzea laguntzeko eta horrela bertokoa izateko sentimendua bultzatzen eta horiek ahalbideratzen dituzten sareak osatzen laguntzea, normalean egoera irregularrean dauden pertsonak izaten baitira eta horregatik harremanetan sartzeko arazoak izaten baitituzte. Horregatik Getxon Bizi programak prestakuntzarako, aisiarako eta inguruaren eta harrera-gizartearen ezagutzarako espazioak biltzen ditu, helburu nagusia atzerritik etorri diren eta azken urteotan Getxoko udalerrian bizitzea erabaki duten herritarrek ahalik eta ongizate handiena izatea eta hemen errotzen laguntzea baita.
Aurtengo berritasunen artean tailer bakoitza amaitutakoan txango bat egitea izango da, euskal geografiako hiri eta toki adierazgarrienetan zehar ibiliko dira, euskal historia eta kultura ezagutuz. Izan ere oraingoan aipatutako txangoei edukiera eman nahi zaie eta horregatik tailerretan parte hartzen dutenekin antolatuko dira.
Iazko edizioan tailerretan 78 lagunek hartu zuten parte eta txangotan 300 baino gehiagok. Parte hartzaileen %80 emakumeak izan ziren eta horietatik %50 Bolibiakoak.
Programa honen balantzea oso positibotzat jotzen dugu, argi geratu delako pertsona askorentzat udalerriarekin duten lehenengo kontaktua izaten baita.
Aurtengo Harrera-Programaren aurrekontua 17.500 eurokoa da.
Tailerrak
Lehen tailerra, “Ostalaritza”ri buruzkoa izango da. Otsailaren amaieran hasiko da eta bere izenaemateko epea otsailaren 9an zabalduko da. Zerbitzari moduan lan egiteko edota lanpostu horretan hobetzeko prestakuntza jasoko dute parte hartzaileek. Saioak otsailaren 22an, martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 29an izango dira eta apirilaren 19an ere. Nahi duten parte hartzaileek apirilaren 26an Bilboko itsasadarretik izango den txangoan parte hartu ahal izango dute, itsasadarraren bi ertzek bizi izan duten hiri eta industria garapena ezagutuko dute.
“Informatika” Tailerra, aurtengo beste berritasun bat izango da, eta horretan Internetek seniderekin eta lagunekin harremanetan jartzeko eskaintzen duena aprobetxatuko da. Saioak maiatzaren 10ean, 17an, 24ean eta 31n eta izenematea apirilaren 24ean hasiko da. Amaierako txangoa Vitoria-Gasteizear izango da.
“Besteren laguntza behar duten pertsonen zaintza”ri buruzko tailerraren saioak ekainaren 21ean eta 28an eta uztailaren 5, 12, 19 eta 26an izango da. Izenematea ekainaren 5ean hasiko da. Gaixorik dauden edota ezintasunen bat duten adinekoak zaintzean profesionaltasunez jokatzen ikasiko dute eta baita zaintzaileek euren burua zaintzeko behar dituzten baliabideak edukitzea ere. Txangoa Donostiara izango da.
Azkenik, “Elikadura eta sukaldaritza”ri buruzko tailerrean parte hartzeko izena emateko epea abuztuaren 28an hasiko da eta irailaren 13an, 20an, 27an eta urriaren 4ean, 11an eta 18an. Amaitutakoan Gernikako Kulturarteko Topagunera joango dira.
Tailerrak doakoak izango dira eta otsaila eta urriaren arteko igandeetan izango dira, goizeko 10etatik arratsaldeko ordubietara Romoko Ezequiel Agirre kaleko 21 zenbakian dagoen egoitzan, Informatikakoa izan ezik hori Fadura Institutoan izango baita. Izenemateak Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan egin behar dira eta informazio gehiago lortzeko Gizarte Zerbitzuen telefono zenbakira dei dezakete interesatuek 94 466 01 30.
Gainera Udan txango bat egiteko deialdi irekia izango da Markina-Bolibarrera joateko, Simon Bolivar jaio zen ingurura. Bertako eta itsasoz haraindiko komunitateak elkartzeko aukera izango da. Era berean landa-ingurunea eta euskal kultura hobeto ezagutuko dute. Izena emateko epea abuztuaren 14ean hasiko da.
Labels: atzerritarrak, Getxon bizi, harrera-programa












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxon Bizi: atzerritarrentzako harrera-programa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link