Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Enplegua, turismoa eta mugikortasun iraunkorra bizikletei esker

11.531 pertsonek 31.429 aldiz erabili zituzten bizikletak, Getxoko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearen-EVEren laguntzaz eta Ekobizi Movilidad SM deritzon gizarteratze enpresaren bitartez eskaintzen duen zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hau, 2008ko maiatzaren 15a eta azaroaren 14a bitartean jarri zen martxan. Oso emaitza positiboak dira horiek eta, beste behin ere, ekimenak duen helburu hirukoitza lortu dugu: enpleguaren sustapena, turismoaren promozioa eta herritarrak mugikortasun iraunkorrarekin arduratzea.

Guztira, 31.429 mailegu egin ziren (%528,58 gehiago 2007. urtearekin alderatuta) eta 11.531 pertsonek eman zuten izena zerbitzuan (%363,65 gehiago 2007. urtearekin alderatuta). Getxotar askok astean 5 aldiz ere erabili zuten bizikleta eta Portugalete, Leioa eta Bilboko herritarrek sei hilabetez hurbildu ziren zerbitzua erabiltzeko helburuagaz.

Hainbeste jende hurbildu zenez, etorkizunean hainbat hobekuntza (zerbitzuguneak urte osoan zehar, ordutegia zabaltzea, bizikleta kopurua handitzea eta bizikletak hartzeko gune gehiago jartzea…) egitea ahalbidetuko duten kapital-ekarpenak bildu ziren.

Enplegua handitzea

Zerbitzuak dituen helburuen artean lan egiteko arazoak dituzten pertsonei laguntza ematea dago, hauen lan-munduratzea errazteko. Eskaera 100 pertsonek egin zuten. 17 kontratatu ziren (haietariko 11 andrazkoak), zerbitzua martxan egon zen sei hilabetetan lan egiteko. Udaletxe eta Behargintzako Enplegu-Zentro eta Garapen Ekonomikoa eta esleitutako enpresa arduratu ziren pertsona horiek hautatzeaz. Parte-hartzaileen batez besteko adinari esker (40 urtetik gorakoa) 50 urte baino gehiago zituzten 3 pertsona lanean hasi ziren. Epe horretan zehar, Enplegu-Zentroarekin eta enpresarekin elkarlanean aritu zen, laneratzea lortzeko eginahalean.

Ingurumenaren eragina

Kiotoko Protokoloak ezarritako parametroei jarraituz ebaluatutako datuek zera ematen dute aditzera: egin diren 31.429 maileguei esker, 35.375 kg* Co2 ez emititzea lortu zela. Gainera, kutsadura akustikoa nabarmenki txikitu zen. Izan ere, bizikletek, motorra duten ibilgailuek baino askoz zarata txikiagoa egiten dute (hala ere, eragin honen traba zera da: oso zaila dela neurtzea).

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Enplegua, turismoa eta mugikortasun iraunkorra bizikletei esker”

  1. # Blogger arantzatxu

    Gaueko 11ak dira. Duela ordu laurden bat atera dira etxetik auzotarrak (Marta, Aslhey, Delfi, Asun...). Nire etxera etorri dira ibaia ikustera. Eskalera bat pasatu da gure aurretik, baita egurrezko xaflak ere. Izututa gaude berriz ere.
    Ana Urrutiaren iragarpenak entzun ditugu. Txarrak dira, oso. Gaur Nataliak ez ditu semeak amamaren extera eraman (asteburuko iragarpenak zirela eta, bai, bada ez bada).
    Ikerrek, seme txikiak (nireak), Wi toki seguru batean gordetzeko esan dit. Lotara joateko agindu diot, baina ezin. Irakurtzen dago, baina burua ez dakit non dauka. Bihar Gaztelaniaren azterketa eta bera kezkatuta dago euria egingo duela entzun duelako. Lasai, seme, urak ez du gainezka egingo.
    Auzotar askok ez dute lorik egingo. Agian alarma faltsua da, baina akaso ordu txikitan udaltzainek deituko duten.
    Ezin dugu horrela bizi. Nik ezin dut gehiago. Izua librea da, eta ni izuturik nago, gogor plantak egin arren. Egoerak luze irauten badu, ordea, ez dakit zer gerta daitekeen.
    Beharbada euriak ez dizu lo lasai hartzen utziko... Ez dut zalantzan jartzen kezkatuko zarela bortizki jotzen badu... Baina gu dagoeneko psikosiak jota gaude...  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua