Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Elkar gune

Getxoko Udala aste honetan hasiko da Elkar Gune gidaren bigarren edizioa banatzen, Gizarte Zerbitzuetako Inmigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak etrokinei zuzenduta martxan jarritako ekimenen berri biltzen duen argitalpena. Argitalpenak ongietorria eman nahi die munduko toki desberdinetatik arrazoi desberdinengatik (lana, asilo-eske, etorkinak…) heldu eta Getxoko gizarteko kide izatea erabaki dutenei. Gainera, informazioa zentralizatzeko eta errezteko saiakera da eta horregatik Gizarte Zerbitzuak Inmigrazio eta Kulturaniztasunaren Unitatearen bitartez bizi garen errealitatera egokitzeko helburuarekin duela urte batzuetatik hona aurrera eramaten ari diren ekimenen berri eskaintzen du. Ekimen horiek pertsonen harrera eta haien potentzialitateak hobeto garatzeko izaten dira. Ekintza horiek onura dakarkio gizarte osoari eta herritar guztien artean bizikidetza eta kultur artekotasunaren balioak sustatzeko ere dira.
Elkar Gune foiletoak www.kaixogetxo.net Getxoko baliabideen eta harrerarako gidaliburuari buruzko informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, sor daitezkeen beharrei eta dauden baliabideei buruzko informazio bateratua eskaintzen duen tresna bai atzerritarrentzat bai bertokoentzat. Horrek jasotzen dituen bisiten balantzeak erabilpen maila aultua duela erakusten dute, 2008. urtean 62.477 bisita jaso baitzituen, horietatik 40.132 gazteleraz, 6.300 errumanieraz (gero eta gehiago) eta 5.061 arabieraz. Gehien kontsultatutako gestioak lan baimenari (2.885), gidatzeko baimenari (2.132) - oso garrantzitsua lana aurkitzeko-, erroldari (2.041) eta bizilekuari (1.732) lotutakoak izan dira.
Elkar Gune gidan agertzen diren beste ekimen batzuek etorkinentzako informazio saioak, “Getxon bizi, Bizkaian bizi” programa, Getxoko emakume etorkinen topaketak, AISA, Euskara ikastaroa atzerritarrentzat eta Udalari eta bestelako erakundeei buruzko informazioa, tartean Osakidetzari, hezkuntza zentroei edo informazio juridikoari buruzkoa.
Guztira 6.000 ale banatuko ditu Udalak ohiko tokietan, hau da, Herritarrak artatzeko Bulegoetan eta Gunean, Gizarte Zerbitzuetan, Enplegu Zentroan, Gazte Bulegoan, Hezkuntza zentroetan, Mintzatokietan, Inmigrazio alorreko elkarteen artean eta sindikatuetan.


PDF fitxategiaren deskarga elkar gune gidarekin.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Elkar gune”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua